Politika -

MARTXOAK 11

Edozein terrorismo ekintza ez gaitzestea "onartezina" dela adierazi du Urkulluk

Eusko Jaurlaritzak elkarretaratzea antolatu du Gasteizko Florida parkean, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta.

Iñigo Urkullu, Sandra Carrasco eta Maider García elkarretaratzean. Irudia: EFE
Iñigo Urkullu, Sandra Carrasco eta Maider García elkarretaratzean
Urkulluk azpimarratu du bidegabea izan zela haien sufrimendua

1:13

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak babestu duenez, "'hiltzea 'gaizki egon zen' besterik gabe esateko erresistentzia ezin da onartu normalizatutako zerbait bezala", eta gizartearentzat "onartezina" dela "terrorismoak iraganean edozein siglarekin egindako hilketen eta giza eskubideen urraketen bidegabekeria ez aitortzea, bereziki ETAk egindakoak", adierazi du.

"Iraganeko indarkeriaren aurrean, isiltasun akritikoa da indarkeria ulertzeko, justifikatzeko edo legitimatzeko mezu sotila pasatzen uzten duen zirrikitua", ohartarazi du.

Eusko Jaurlaritzak elkarretaratzea antolatu du Gasteizko Florida parkean, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta, 'Bidegabea izan zen. Gizartea eta biktimak elkarrekin oraina eta etorkizuna eraikiz' lelopean. Aurreko kasuetan bezala, EH Bilduk ez du parte hartu (EAk parte hartu arren), aukeratutako esloganak "baztertu" egiten duela uste baitu.

Ekitaldian izan dira Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta erakundeetako ordezkariak, besteak beste, Gorka Urtaran, Eneko Goia eta Juan Mari Aburto EAEko hiru hiriburuetako alkateak, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta alderdi politikoetako ordezkariak, hala nola, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusia, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko zerrendaburua, Carlos Iturgaiz PP+Csko zerrendaburua eta Iker Ruiz de Egino Eusko Alkartasuneko bozeramailea.

Bere hitzaldian, Lehendakariak "memoriaren pedagogia kritikoa" egiten jarraitzeko beharra azpimarratu du, eta ETAren terrorismoa "bidegabea" izan zela berretsi du "denboran luzatzeagatik, inposizio politikorako asmoa izateagatik, trantsizioaren, Amnistiaren eta Gernikako Estatutuaren ondoren iraunarazteagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV PSOE Iñigo Urkullu Bizkaia Gipuzkoa Araba Eneko Goia Gorka Urtaran Andoni Ortuzar Euskal Autonomia Erkidegoa Idoia Mendia EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP Euskadiko Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Terrorismoaren Biktimak Carlos Iturgaiz Miren Gorrotxategi