Politika -
TRANSFERENTZIAK
EAEko transferentziak lau fasetan egingo dira
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak laugarren eta azken faserako utzi dute Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa.
AGENTZIAK| ERREDAKZIOA
Falta diren 32 transferentziak eskualdatzeko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adostutako egutegia lau fasetan banatzen da eta azkenerako utzi dute eztabaida gehien sortzen duena: Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa.
"Negoziaketa posibleen" egutegi hori Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Carolina Darias Lurralde Politikako ministroak Gasteizen izandako bileran adostu da.
Lehen blokean Dariasen eta Erkorekaren aurreko bileran, otsailaren 5ekoan, itxitako transferentziak jaso dituzte. Alegia, eskola-aseguruen, farmazia-produktuen eta enplegu-erregulazioko espedienteak eragindako langileen erretiroen aurreko laguntzen gaineko eskumenak.
Martxorako egongo dira EAEko erakundeen esku (Transferentzien Batzorde Mistoa hilaren 16an bilduko da).
Ministroak azaldu duenez, bigarren blokeak 11 gai jasoko ditu. Horien negoziaketa ekainean hasiko da, hau da, apirilaren 5eko hauteskunde autonomikoetan Eusko Jaurlaritza berria osatu ondoren. Helburua abendurako tranferentzia horiekiko akordio batzuetara heltzea da.
Bigarren bloke horrek bi gobernuek 2019ko urtarrilean alde batera utzitako espetxeen kuadetaren negoziaketa jasoko du.
Era berean, seguruak, zerbitzu pribatuak, meteorologia, nekazaritza aseguruak, errepideko garraioa, zinematografia, arrantza eta itsasoko produktuek merkatua, turismo ostatuak, ISBN eta ISNN esleipena eta kostaldeko kudeaketa ere jasoko ditu.
Hirugarren blokeari dagokionez, "kronograma proposamena"ren arabera, solasaldiak 2021eko urtarrilean hasiko dira, ekainean akordioetara heltzeko itxaropenarekin. Hori izango da transferentzia gehien egindgo diren fasea, 17.
Zehazki, kreditu ofiziala, kreditu eta bankua, balore-merkatua, ikerketa eta laguntza teknikoko zentroak, hidrokarburoak, itsasoko salbamentua, estatuko sektore publikoa, administrazio instituzionala eta berrikuntza teknologikoa, eta linea batzuetako trenen garraioa dira jasotzen dituen gaiak.
Hirugarren bloke horretakoak dira baita aireportuak, interes orokorreko portuak, inmigrazioa, unibertsitate ikasketetako tituluak eta atzerriko ikasketak, garraio baimenak eta ibilgailuen matrikulazioa, udal-hauteskundeen erregimena, arrantza ikuskapena eta ikasketa zentroak, eta obra publikoen esperimentazioa jasotzen dituzten eskuduntzak.
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak laugarren eta azken faserako utzi dute Gizarte Segurantzaren kudeaketa ekonomikoa.
Aurreikusitako egutegiaren arabera, 2021eko ekainean "hasiko dira gai horien azterketarako ikerketak" eskuduntza horrekin. Ikerketak urte bereko abendurako bukatzea aurreikusten da.
Gizarte Segurantzaren negoziaketa ez dela Toledoko Ituna berritu arte hasiko adierazi dute Dariasek eta Erkorekak.