Politika -

Eskumenak

Erkoreka: "Espetxeetako eskumena birgizarteratze politika egiteko nahi dugu"

Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, espetxe eskumena, Gizarte Segurantza bezalaxe, transferitu behar dute, Gernikako Estatutuan 40 urte eman dituelako.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko argazkia: EFE
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko argazkia: EFE
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Presoekin birgizarteratze eta hezkuntza politika propioa egiteko, kartzelak kudeatzeko eskumena nahi du Eusko Jaurlaritzak, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak ziurtatu duenez.

Espetxe eskumena, Gizarte Segurantzaren kudeaketa bezalaxe, transferitu behar dute, Gernikako Estatutuan 40 urte eman dituelako, Onda Cero irratian erantsi duenez.

Bestalde, EAEko hauteskundeak aurreratzeko erabakiaren inguruan, Iñigo Urkullu lehendakariaren erabakiak Kataluniarekin zerikusirik ez duela defendatu du sailburuak.

Erkorekaren ahotan, arrazoiak endogenoak izan dira: "oposizioak dagoeneko jarrera oso mugatua zuen gure ekimenekiko".

Euskadin Kataluniarekiko elkartasun handia dagoela azpimarratu du sailburuak, eta, batez ere, judizializazioaren ondorio tamalgarriekiko, "baina Kataluniaren bidea imitatzeko borondaterik ez dago, errealitate ezberdinak gara", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua Espetxeak