Politika -

Hauteskunde-inkesta

EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke Euskadiko hauteskundeak 31-32 eserlekurekin

EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan boto asmoari buruzko inkesta. Hauteskundeak deitu aurreko egunetan egin da galdeketa.

EiTBk 14:00etan jakinaraziko ditu inkestaren datu guztiak.
EiTB Focus
EiTBk 14:00etan jakinaraziko ditu inkestaren datu guztiak.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ lehenengo indar politikoa litzateke Euskal Autonomia Erkidegoan datorren apirilaren 5eko hauteskundeetan, eta 31-32 legebiltzarkide eskuratuko lituzke, hamazazpigarren EiTB Focus inkestaren arabera. 14:00etatik aurrera emango ditu datuak ezagutzera EiTBk.

Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko datuez gain, herritarrek politikarien inguruan duten iritzia ere emango du ezagutzera.

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.200 pertsona (Araban 400; Bizkaian 400; Gipuzkoan 400).

La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako.

Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina.

Inkesten % 24,7 euskaraz egin dira, eta gainerako % 75,3, gaztelaniaz.

Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2020ko urtarrilaren 31 eta otsailaren 4a bitartean egin zuten telefonoz elkarrizketak eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 5,72koa izan zen: motzenak 4 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 12 minutu.

14:00etatik aurrera emango dira ezagutzera, ETBko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietako lehen edizioan, baita Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa EAEko hauteskundeak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak EiTB Focus Hauteskunde inkestak