Politika -
BIKTIMAK
"Batasuna" eskatu du Mugikak "populismo eta nazionalismo identitarioen aurrean"
Fernando Mugika Gipuzkoako buruzagi sozialistari omenaldia egin diote Donostiakoa Polloe hilerrian senide eta lagunek, ETAk hil zuenetik 24 urte bete direnean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Juan Maria Mugica, ETAk duela 24 urte hil zuen Fernando Mugica buruzagi sozialistaren semeak "batasuna" eskatu du "populismo eta nazionalismo identitarioek sortzen duten zarata eta amorrutik ihes egiteko", indar demokratikoek "okerrenaren babesa bilatzen baitute, okerrena etorriko baita" gehitu du.
Donostian egin ditu adierazpen horiek Mugicak, bere aita zenari Polloeko hilerrian egin dioten omenaldian. Maria del Carmen Heras alarguna eta Jose Maria, Ruben eta Fernado semeei babesa ematera hurbildu dira PSEko zein PPko hainbat buruzagi, Afoldo Suárez Illana diputatua, Manuel Valls Frantziako lehen ministro ohia, Maite Pagazurtundua Joseba Pazaurtundua ETAk duela 17 urte Andoainen hil zuen udaltzainburu ohia, Consuelo Ordoñez Coviteko presidentea eta Eneko Goia Donostiako alkatea, besteak beste.
"Terrorismoaren kontrako borrokan Euskadiko zein Espainiako gizartean erakutsi zuen batasun gaitasuna" goraipatu du Jose Maria Mugicak eta hurrengo belaunaldiei "batasun ondare" hori utzi behar zaiela defendatu du.
"Gaur badakigu Espainia eta Europa suntsitu zuten mamuak itzuli direla eta Euskadin terrorismoak islatu zuen proiektu totalitarioak bizirik dirauela" esan du.
"Historiako mamurik okerrenak, populismotik datozenak, edozein etiketa izan da ere, bai Voxen eskuin muturretik edo ezer muturretik, zarata eta amorrua sortzen dute" , "bi Espainiak deituriko horren okerrena ekartzen dute" nabarmendu du.
"Espainiako gizartearen haustura eta banaketara garamatzaten dinamikekin apurtu eta batasuna bultzatzea" aldarrikatu ditu Mugicak.
Horretarako, "espainiarren arteko elkarrizketa berreskuratu" beharra dagoela esan du, "konfiantza berreraiki eta eskuzabalak izan hurkoekin, pentsatzen duten bezala pentsatzen dutela ere".
Maite Pagazaurtunduak, bere aldetik, gogor kritikatu du ez dela "behar bezain beste begiratu iraganera" herrietan ETAko preso ohiei ongietorriak egiten zaizkienean gizartea "matxinatzen ez denean".
"Isilpeko negazionismoa" egiten dela eta "ETA zuritzen" dela salatu du, eta ezker abertzaleari eskatu dio esan dezala "helburuak modua justifikatzen ote duen".