Politika -

Carlos Garcia Julia

Atochako sarraskiaren egileetako bat, espetxean 10 urteko zigorra betetzeko

Brasilek entregatu ostean, Soto del Realeko espetxera bidali dute Carlos Garcia Julia. 3.855 eguneko zigorra du bete gabe, baldintzapeko askatasuna lortu eta Espainiatik ihes egin ondoren.

Carlos Garcia Julia Atochako sarraskiaren (1977) egileetako bat. Argazkia: EFE
Carlos Garcia Julia Atochako sarraskiaren (1977) egileetako bat. Argazkia: EFE
Carlos Garcia Julia Atochako sarraskiaren (1977) egileetako bat. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Garcia Julia, Atochako sarraskiaren (1977) egileetako bat, Soto del Realeko kartzelan espetxeratu dute ostiral honetan, 07:00ak aldera. Brasilek entregatu ostean Espainiaratu dute. Garcia Juliak 10 urte eta sei hilabeteko zigorra du betetzeko.

Hain zuzen ere, 3.855 eguneko zigorra du bete gabe, baldintzapeko askatasuna lortu eta Espainiatik ihes egin ondoren. Guztira, 193 urteko zigorra (gehienez 30 urte betetzeko) ezarri zioten 1980an, bost hilketa eta lau hilketa saiakera egotzita. CCOOko abokatuek Madrilgo Atocha kalean zuten bulegoaren kontrako erasoan parte hartu zuen.

Brasilen atxilotu ondoren, 2018ko abenduan eskatu zuen estradizioa Auzitegi Nazionalak, ezarritako zigorra preskribatu gabe zegoela iritzita.

Garcia Julia 05:30 aldera heldu da Madrilgo aireportura. Espainiako hiru poliziak (Interpoleko kideak) hartu dute aireportuan.

Lur hartu ondoren, Soto del Realeko espetxera eraman dute. 07:00ak aldera heldu da kartzelara.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Politika Espainia Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa Memoria Historikoa Espetxeak Terrorismoaren Biktimak