Politika -
Katalunia
Sanchezek eta Cuixartek lan eta boluntariotza egiteko baimena jaso dute
Omiumen buruak astelehenetik ostiralera atera ahal izango du lan egitera, eta ANCren presidente ohiak boluntario lana egin ahal izango du astean hirutan.
agentziak | erredakzioa
Lledonerseko (Bartzelona) espetxeko tratamendu batzordeak Jordi Sanchez ANCren presidente ohiaren eta Jordi Cuixart Omnium Culturalen buruaren kartzela erregimena malgutzea adostu du. Hala, astean hainbat egunetan atera ahal izango dira lan egitera edo boluntariotzara.
Justizia Departamentuak jakinarazi duenez, Lledonerseko espetxeak kartzela araudiaren 100.2 artikulua ezarri die. Neurria berehala jarri daiteke indarrean, baina espetxe zaintzako epaitegiaren berrespena behar du. Fiskaltzak helegitea jarriz gero, neurria ez litzateke indargabetuko epaia egon arte.
Generalitateak ez du jakinaraziko Cuixart eta Sanchez nora eta noiz aterako diren, presoen intimitatea babeste aldera.
Sanchezen kasuan, boluntario lana egin ahal izango du astean hiru egunetan, astelehenetik ostiralera, eta horretarako 11 orduko baimena izango du egun bakoitzean.
Cuixartek, berriz, boluntario lana egin ahal izango du astelehenetik ostiralera, egunean 9 ordu eta erdiz.
Orain arte Cuixartek eta Sanchezek 48 orduko baimen bakarra izan dute, eta 72 orduko beste baten onarpenaren zain daude, baina Fiskaltza Cuixartenaren aurka agertu da dagoeneko.