Politika -

Arrazakeria kirolean

Futbolean arrazakeriarekin amaitzeko zer egingo duen galdetu dio EH Bilduk Gobernuari

Iñaki Williams Athleticeko jokalariak Espanyolen aurkako partidan jasan zituen irainak direla eta, Jon Iñarritu diputatuak hainbat galdera egin dizkio Espainiako Gobernuari Kongresuan.

Iñaki Williams. Artxiboko argazkia: EFE
Iñaki Williams.
Iñaki Williams. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den larunbatean, Espanyol-Athletic partidan, Iñaki Williamsek jasan zituen irain arrazistak direla eta, Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak hainbat galdera egin dizkio Espainiako Gobernuari Kongresuan.

Gertakariak bigarren zatian jazo ziren, Athleticeko jokalaria aldatu zutenean. Une horretan Espanyoleko hainbat jarraitzailek irain arrazistak egin zizkioten.

Athleticeko kapitainak epailea ohartarazi zuen, baina honek ez zuen partida gelditu eta ez zuen irainei buruz ezer idatzi aktan.

Partida amaituta, Williamsek publikoki salatu zituen jasandako irain arrazistak, Twitter sare sozialean mezu bat idatzita.

Kongresuan erregistratutako idatzian, Iñarrituk dio ez dela lehen aldia Euskal Herriko jokalari batek irainak pairatzen dituela eta kirolari askok jasan dituztela irain arrazistak edo xenofoboak.

Gauzak horrela, hainbat galdera egin dizkio Espainiako Gobernuari, hala nola, kirolean, oro har, eta futbolean, bereziki, indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantzia amaitzeko zer egin duen eta zer egingo duen argitzeko eskatu dio.

Halaber, Indarkeria, Arrazakeria eta Intolerantzia Kirolean Behatokia azken hamar urteotan zenbat aldiz bildu den eta erakunde horren aurrekontua zein den itaundu du.

Ildo berean, futbol zelaietan talde arrazistak eta xenofoboak sartzea galarazteko Espainiako Gobernuak zer egingo duen jakin nahi du EH Bilduk.

Antzeko gertakariengatik zenbat isun ezarri diren eta talde arrazistak estadioetan sartzea galarazteko neurririk hartu ez duten klubak zigortzea aurreikusi duten ere galdetu du Iñarrituk.

Amaitzeko, azken hamarkadako kirol emanaldietan eta, zehazki, futbol partidetan gorrotozko zenbat delitu izan diren argitzeko galdegin du.

BIDEOA | Williamsek irain arrazistak jaso dituela salatu du, Espanyolen aurkako partidan

Williamsek irain arrazistak jaso dituela salatu du, Espanyolen aurkako partidan
Williamsek irain arrazistak jaso dituela salatu du, Espanyolen aurkako partidan
Williamsek irain arrazistak jaso dituela salatu du, Espanyolen aurkako partidan

1:46

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Athletic Futbola Politika Arrazismoa Gizartea EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Iñaki Williams