Politika -

ETA-k duela 25 urte hil zuen

Ehunka pertsonak hartu dute parte Gregorio Ordoñezen omenaldian, Donostian

Ana Iribar alargunaren hitzetan, "jendeak oraindik bihotzean darama" eta "asko botatzen dugu faltan".

Gregorio Ordoñez politikariari egindako omenaldia, Donostian. Argazkia: EFE
Gregorio Ordoñez politikariari egindako omenaldia, Donostian. Argazkia: EFE
ETAk hildako Gregorio Ordoñezen omenez plaka bat jarri dute Abuztuak 31 kalean

0:55

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gregorio Ordoñez politikariari omenaldia egin diote Donostian. Ehunka pertsonak hartu dute parte ekitaldian, Abuztuak 31 kalean. Hiriko alkateordea eta Gipuzkoako PPren presidentea duela 25 urte hil zuen ETAk. La Cepa tabernaren alboan plaka bat jarri dute, bertan hil zutelako.

Plakaren erreplika txiki bat familiari entregatu dio Eneko Goia alkateak udaletxean. Ondoren Abuztuak 31 kalean plaka jarri dute, Donostiako Alde Zaharrean, Ordoñez hil zuten tokian.

Udaletxetik 11:45 aldera abiatu dira Goia eta Udalbatzako talde politiko guztietako zinegotziak (EAJ, PSE, PP eta Elkarrekin Podemos), EH Bildu kenduta; Ana Iribar Ordoñezen alarguna eta Consuelo Ordoñez biktimaren arreba Coviteko presidentea. EH Bilduk ekitaldian ez parte hartzea eskatu zuen familiak, eta koalizioak senideen borondatea errespetatzea erabaki du.

Besteak beste, Alfonso Alonso, Amaya Fernandez (idazkari nagusia) eta Beatriz Fanjul (diputatua) PPko ordezkariak omenaldian izan dira. Alonso ez da Polloeko hilerrian egindako errespontsura heldu, errepidean istripuren bat aurkitu duelako.

Era berean, Fernando Savater filosofoa, Marta Buesa ETAk hildako Fernando Buesa buruzagi sozialistaren alaba, Ruben Mugica ETAk hildako Fernando Mugica buruzagi sozialistaren semea, Rafaela Romero PSE-EEko ordezkaria, Florencio Dominguez Terrorismoaren Biktimen Memoria Zentroko presidentea, Mikel Azurmendi Ermuko Foroaren sortzaileetako bat eta Martin Zabalza Eusko Jaurlaritzako Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideetarako zuzendariak hartu dute parte ekitaldian.

Iribar: "Oraindik asko botatzen dugu faltan"

Plakaren aurrean, Iribarrek eta Ordoñezek lore eskaintza egin dute, eta ondoren elkarri besarkada eman diote. Hurbildu diren beste guztiek, banan-banan, arrosa horiak jarri dituzte ondoren. Hiriko txistulari taldeak ekitaldi hunkigarria girotu du.

Omenaldiaren ostean, "barruan zein kanpoan bizi izandako zirrara" azaldu nahi izan die Iribarrek kazetariei, "lagundu diguten pertsona guztiek horrela azaldu digutelako".

"Nahiz eta 25 urte geroago izan, bihotzean Gregoriorengatik plaka bat jartzea, benetan, ETAk hildako 850 biktima baino gehiagoren omenez jartzea da", adierazi du hunkituta.

Gainera, Ordoñezi egindako omenaldiak "oraindik jendeak bihotzean daramala demostratu du, eta azken garaietako gauza hunkigarrienetarikoa eta atseginenetarikoa izan da; hemen Donostiako bihotzean, Alde Zaharrean, Gregorio hil zuten tokian oraindik oroitzen eta faltan asko botatzen dutela mundu guztiak jakin dezala", gaineratu duenez.

Bestalde, une "oso hunkigarria" izan dela azpimarratu du Eneko Goia Donostiako alkateak. "Aste honek duela 25 urte hiri honetan gertatutakoa gogora ekarri digu, ordezkari bat hil zutela", erantsi du.

Consuelo Ordoñezek neba gogoratzen du, haren ibilbidea azaltzen duen erakusketan
Consuelo Ordoñezek neba gogoratzen du, haren ibilbidea azaltzen duen erakusketan
Consuelo Ordoñezek neba gogoratzen du, haren ibilbidea azaltzen duen erakusketan

1:28
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Politika Donostia ETA Eguneko albisteak Albisteak Terrorismoaren Biktimak