Politika -

U30

Tapiak berretsi du ez daudela greba orokorrerako "nahikoa arrazoi"

Sailburuak adierazi duenez, "grebaren deialdi bat egiten da beste biderik ez dagoenean, baina une honetan ez da logikoa".

Tapia, kazetariei adierazpenak egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Arantxa Tapia.
Tapia, kazetariei adierazpenak egiten. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak nabarmendu duenez, "ez dago nahikoa arrazoi" urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrerako. "Horixe esan zuen lehendakariak, eta bat nator", erantsi du.

Donostian kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Tapiak esan du "grebarako eskubidea ukaezina" dela, baina azpimarratu du "beste biderik ez" dagoenean egiten direla deialdiak. 

"Ez zaigu iruditzen duela hiru hilabete deitutako greba batean, orain bilera bat eskatzea. Greba deialdi bat egiten da beste biderik ez dagoenean, eta une honetan ez da logikoa. Logikoena izango litzakete lehendabizi bilerak izan, aztertu gaiak eta beste erremediorik ez dagoenean, greba deitzea. Hori da lehendakariak esaten zuena, eta berarekin bat nator, noski", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak