Politika -

Katalunia

Aragones: "Elkarrizketak aurrera egiten ez badu, autodeterminazioa erabiliko dugu"

Generalitateko presidenteordeak eta ERCko koordinatzaile nazionalak esan du ez diotela autodeterminazio eskubideari uko egingo.

Pere Aragones, ERCko koordinatzaile nagusia. Artxiboko irudia: EFE
Pere Aragones, ERCko koordinatzaile nagusia.
Pere Aragones, ERCko koordinatzaile nagusia. Artxiboko irudia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Generalitateko presidenteorde eta ERCko koordinatzaile nazional Pere Aragonesek honakoa esan du Espainiako eta Kataluniako Gobernuen artean osatutako elkarrizketarako mahaiaz: "Ez badu aurrera egiten, autodeterminazioa erabiliko dugu berriz".

ERCren Gironako federazioaren kongresuan emandako hitzaldian esan du "inoiz baino indartsuagoak izateko borondatearekin" egingo dutela, "oraingoan behin betiko izateko borondatearekin".

"Ezin dugu mahai horren arrakasta bermatu, ez dagoela gure esku", ohartarazi du.

Aragonesek kritikatu duenez, PSOE "behar aritmetikoengatik" dago elkarrizketa mahaian, "borondate politikoagatik baino".

"Ez gara hona atzera egiteko etorri, baizik eta independentzia irabaztera", ohartarazi du, eta gehitu du elkarrizketak ez badu aurrera egiten, ez dutela proiektu politikoa autodeterminazioaren bidez lortzeari uko egingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eguneko albisteak Albisteak ERC