Politika -

Katalunia

Sanchezen eta Cuixarten lehen espetxe-baimena onartu du Generalitateak

Baimena modu diskretuan gozatu nahi dute bi presoek, eta, hori dela eta, Justizia Kontseilaritzak ez du zehaztu noiz aterako diren kartzelatik.

Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez, 2017ko urrian. Argazkia: EFE.
Cuixart eta Sanchez, Auzitegi Nazionalean.
Jordi Cuixart eta Jordi Sanchez, 2017ko urrian. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Justizia Kontseilaritzak onartu egin du Lledonersko espetxeak Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart preso katalanei atzo emandako lehen espetxe-baimena. Biek ala biek zigorraren laurdena dute beteta (hilaren 14an bete zuten), eta bigarren graduan daudenez, kartzelatik ateratzeko baimenak eska ditzakete.

Justizia Kontseilaritzak jakinarazi duenez, Generalitateko Zigor Neurrien Idazkaritzak onartu egin du bi eguneko baimena.

Sanchezek eta Cuixartek baimena modu diskretuan gozatu ahal izatea eskatu dute. Hori dela eta, Zigor Neurrien Idazkaritzak ez du zehaztu noiz aterako diren Lledonersko kartzelatik.

Bi preso katalanek 36 espetxe-baimen eskatu ahal dituzte urtean. Baimen bakoitzak gehienez zazpi egun izan ahalko ditu jarraian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Auzitegi Gorena Presoak Eguneko albisteak Albisteak Espetxeak Kataluniako prozesua zuzenean