Politika -

Elkarrizketa, Radio Euskadin

Urtaran: 'Nazionalitateen aniztasuna aintzatesten duen trantsizioa behar da'

Abiadura Handiko Trenaren Gasteizko sarbidea lurperatzeko lanei ahalik eta lasterren ekitea eskatu dio hiriko alkateak Espainiako Gobernuari.

Gorka Urtaran, gaurko elkarrizketan. Argazkia: Radio Euskadi.
Gorka Urtaran, gaurko elkarrizketan. Argazkia: Radio Euskadi.
Gorka Urtaran, gaurko elkarrizketan. Argazkia: Radio Euskadi.

Radio Euskadi | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko alkate Gorka Urtaranen iritziz, Pedro Sanchezek zuzendutako Espainiako Gobernuak "nazionalitateen aniztasuna aintzatesten duen bigarren trantsizioari" heldu beharko lioke. Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan egindako elkarrizketa batean, Urtaranek, halaber, Abiadura Handiko Trenaren Gasteizko sarbidea lurperatzeko lanei ahalik eta lasterren ekitea eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Alkateak uste du Gernikako Estatua betetzea dela lehentasuna, eta, hortik aurrera, babestu egin du "aldebiko harreman bat egotea, eta horri jarraipena ematea", EAEko eta Kataluniako eskaerei heldu ahal izateko: "Gutxieneko zintzotasuna egongo balitz, aurrera egin lezake".

Urtaranen iritziz, PSOEk eta Unidas Podemosek osatzea Espainiako Gobernua "itun interesgarria" da, batez ere kontuan izanik EAJk ere babesa eman diola; hori Arabako hiriburuan ere islatzen ari da. Gorka Urtaranen esanetan, "elkarrizketa eta akordioaren bidez", EAJ akordioak ari dira ixten Gasteizen: zerga-sistema PPrekin hitzartu du, eta Aurrekontuak, aldiz, Podemosekin.

Bestalde, sinadura-bilketa bat abiatu dute Gasteizen, Espainia Plazari izena aldatzea xede; izan ere, Plaza Berria izena jarri nahi diote batzuek. Horretaz galdetu diotenean, alkateak adierazi du ez dela sartuko "zentzugabeko eztabaidetan". "Ez gara espainiarragoak edo euskaldunagoak izango plazari izena aldatzeagatik", esan du. "Bakoitzak nahi bezala dei diezaiola", gaineratu du.

Mendizorrotza futbol-zelaia berrituko dutela nabarmendu du: "Udal-instalazioa izaten jarraituko du; egiturazko berritzea behar du, zelaia handiago izateko". Urtaranek esan du Udalak kostuaren % 10 finantzatuko duela: "Baldintza-agiriak erredaktatu behar ditugu. Garrantzitsuena da zelaiaren balioa izatea, emakidaren kanon ekonomiaren berri izateko".

Abiadura Handiko Trenaren sarrera

Abiadura Handiko Trenaren Gasteizerako sarrerari dagokionez, "ez dago atzera egiterik, eta ez da zertan aitzakia gehiagorik izan. Lurperatzeko lanari ekin behar diote jada", eskatu dio Espainiako Gobernuari. Sanchezi, halaber, trantsizio ekologikoa "industriarekin adostuta" bultza dezala eskatu dio. Urtaranek gaitzetsi egin du dieselaren aurkako adierazpen politikoak izatea, "sektoreari kalte handia egiten baitiote", eta zehaztu du une honetan azterketa informatiborako alegazioak aztertu behar dituztela, proiektua lizitatzeko.

"Aurrera egin behar da, eta neurriak hartu, berriro gerta ez dadin", esan du, De Miguel auziaren zigorren gainean. Urtaranek adierazi du "desengainatuta eta traizionatuta" sentitzen dela: "EAJ zuzen aritu da, eta gizarteak hala ulertu du".

Jatorrizko informazioa RadioEuskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Alderdi politikoak bideoak Eguneko albisteak Gasteiz albisteak Albisteak Irratia euskaraz Irrati programazioa