Politika -

Katalunia

Torra alderdi independentistekin bilduko da gaur, Sanchezekin hitz egin aurretik

Bestalde, Torrarekin "lehenbailehen" biltzea espero du Sanchezek, bi gobernuen artean elkarrizketa prozesu bat irekitzeko eta Kataluniako gatazka politikara itzultzeko.

Quim Torra, Generalitateko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE
Quim Torra, Generalitateko presidentea.
Quim Torra, Generalitateko presidentea. Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Quim Torra Generalitateko presidentea alderdi eta erakunde independentistetako ordezkariekin bilduko da gaur, asteazkena, Pedro Sanchezen gobernuarekin aurreikusita dituen elkarrizketak prestatzeko asmoz.

Bilera arratsaldean izango da, Kataluniako Gobernuak asteroko bilera egin ostean, baina Tarragonako industria-gune batean izandako leherketaren ondorioz, baliteke hitzordua atzeratzea.

Gaurko topaketan ez dira Catalunya En Comuko ordezkariak izango, ANCk alderdien eta erakundeen mahai horretan parte hartzeko baldintza gisa soilik independentistek osatuta egotea jarri ondoren.

Aldi berean, Torrak Kataluniako alderdien elkarrizketa-mahaiaren bilera deitu du ostiralerako, Generalitateko Jauregian, eta bertan izango dira Kataluniako Parlamentuan ordezkatuta dauden alderdi guztiak, nahiz eta Ciudadanosek, PPCk eta CUPek dagoeneko baztertu duten joatea.

Bestalde, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak espero du Torrarekin "lehenbailehen" biltzea, bi gobernuen artean elkarrizketa prozesu bat irekitzeko eta Kataluniako gatazka politikara itzultzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika PSOE Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako Gobernua