Politika -

PP

Semperren erabakiak PPren 'deriba ikaragarria' jarri du agerian, PSEren iritziz

PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusi Eneko Anduezaren esanetan, Semperrek modu "tolerante eta zintzoan" egiten du politika, eta horrek ez du bat egiten Espainiako PPren egungo diskurtsoarekin.

Borja Semper eta Pablo Casado, Donostian, 2016ko irudi batean. Argazkia: EFE.
Borja Semper eta Pablo Casado, Donostian, 2016ko irudi batean. Argazkia: EFE.
Borja Semper eta Pablo Casado, Donostian, 2016ko irudi batean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusi Eneko Anduezaren iritziz, Borja Semperrek astearte honetan jakinarazitako erabakiak "oso agerian jarri du Espainiako PPren deriba ikaragarria"; izan ere, Gipuzkoako PPko presidente, Donostiako zinegotzi eta EAEko PPren Legebiltzarreko bozeramaileak politika utziko du. Anduezaren esanetan, Pablo Casadoren alderdiak "Voxen besoetan ipini du bere burua"; Semper, berriz, "tolerantea eta zintzoa" da politika egiten, Gipuzkoako PSE-EEko liderraren ustez, "eta horrek ez du bat egiten Espainiako PPren egungo diskurtsoarekin".

Onda Vascari eman eta Europa Pressek zabaldu duen elkarrizketan Anduezak nabarmendu duenez, "beti harritzen zaitu" horrelako albiste batek, "baina espero modukoa zen, egungo egoera politikoa zein den kontuan izanik". Anduezaren ustez, EAEko PPk "aktibo garrantzitsua" galdu du. "Politika modu zintzoan egiten du Borjak; ez die bere ideiei uko egiten, baina lasaiago babesten ditu, modu pluralagoan, egungo PPk baino askoz ere modu toleranteagoan", gaineratu du.

Anduezaren hitzetan, Semperren falta sentituko du; izan ere, "gaztetatik" dute elkarrekin harremana, Juventudes Socialistas eta Nuevas Generaciones taldeetan hasi ziren garaitik. "Lubaki berean geunden, tamalez", esan du, ETAren mehatxua baitzegoen garai hartan.

Egun, "ia-ia ondoan geunden eserita Legebiltzarrean", eta, "maiz", Legebiltzarreko "jokaldirik onenak komentatzen genituen, txantxetan". "Borjari ez diot ezer txarrik opa; hori ezinezkoa da, pertsona ona baita, eta estimatzen dudalako. Zorte ona opa diot. Nire iritziz, historia egin du euskal politikan", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista Alderdi Popularra Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak PSE-EE Euskadiko PP bideoak Eguneko albisteak Albisteak