Politika -

Inbestidura

Urkulluk Sanchezen inbestidurak "etapa berri bat" onartu behar duela dio

“Aurrera egiteko, dialogorako eta hitzarmenetarako” aukera berri bat zabaltzen dela dio. Baita ere, estatutu berrian inbestidurak "egiteke dauden betebehar eta erronkak" bete beharko lituzkeela.

Iñigo Urkullu Lehendakaria. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu Lehendakaria. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu Lehendakaria. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak, Pedro Sanchezen inbestidurak "etapa berri bat" onartu behar duela dio, baita "egiteke dauden helburuak" betetzen hasi beharko litzatekeela. Eusko Jaurlaritzaren jarrera "positiboa eta konstruktiboa" dela azpimarratu ondoren, Urkulluk egiteke dauden konpromiso garrantzitsuenetariko bat Euskadiri transferentzien egutegia egitea dela esan du. Gainera, "aurrera egiteko, dialogorako eta hitzarmenetarako" aukera bat zabaltzen dela uste du.

Sare sozialen bitartez, Pedro Sanchezen inbestidurak "etapa berri bat" onartu behar duela esan du. Izan ere, lehen aldia da "koalizio aurrerakoi batek gobernatuko duela".

Era berean, "10 hilabetez bitarteko izaera izan ostean, konpromisoak eta gainerako helburuak betetzen hasi daitezkeela" esan du.

Erronka estrukturalak

Gobernu berriak erronka estrukturalei erantzuna ematen hasi daitekeela esan du; bai erronka ekonomiko, sozial, territorial, instituzional edo politikoei.

Zentsu horretan, inbestiduran izandako “zailtasunak”, "etapa berri hau errespetatu eta desberdintasunen onarpenetan oinarritutako kultura politiko berri batekin hasteko beharra" islatzen duela aipatu du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV PSOE Iñigo Urkullu Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak