Politika -

Sanchez inbestidura

Iglesiasek "irmotasun demokratikoa" eskatu dio Sanchezi eskuinaren aurrean

Iglesiasek Casadori eta Abascali ohartarazi die monarkia babestu nahi badute, eskuinarekin identifikatzen saiatzeari utz diezaiotela.

Pablo Iglesias, Unidas Podemoseko buruzagia, inbestidura saioan. Argazkia: EFE.
Pablo Iglesias, Unidas Podemoseko buruzagia, inbestidura saioan. Argazkia: EFE.
Pablo Iglesiasen hitzaldia (Unidas Podemos), Pedro Sanchezen inbestidura saioan

6:52

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Unidas Podemoseko idazkari nagusiak "autoritarismoa" eta "errespetu instituzionalik eza" aurpegiratu die PPri eta Voxi astearte honetan eta Pedro Sanchezi, Gobernuko presidente izango denari, adierazi dio "Pedro, eraso egingo digute, baina ez egiten dugunagatik, baizik eta garenagatik. Presidente gisa bi gauza eskatzen dizkizut; irmotasun demokratikoa eta tonu onena intoleranteei, probokatzaileei eta Espainia iraganera eraman nahi dutenei aurre egitea".

Hala ziurtatu du inbestidurako eztabaidaren azken saioan, eta bertan bermatu nahi izan du Unidas Podemosek PSOErekin osatuko duen koalizio gobernuak lan egingo duela emakumeen, migratzaileen, LGTBI kolektiboaren, "arrazoi ekonomikoengatik erbesteratu behar izan ziren herritarren" alde. Iglesiasen arabera, "katalanak, euskaldunak, andaluziarrak edo kanariarrak izan", euren eskubideak eta askatasunak babestuko dituzte.

Rosa Lluchek, En Comu Podem alderdiko senaturako hautagaiak eta Ernest Lluch ETAk hildako ministro sozialistaren alabak, emandako mezua irakurri du Pablo Iglesiasek. Pablo Casado PPko buruzagiari eta Santiago Abascal Vox alderdiko kideari terrorismoaren biktimen izenean hitz egin ez dezaten eta haren mina erabiltzeari utz diezaioten eskatu die mezu horren bitartez.

PP eta Vox, "Monarkiaren aurkako mehatxurik handiena"

Iglesiasek Casadori eta Abascali ohartarazi die monarkia babestu nahi badute, eskuinarekin identifikatzen saiatzeari utz diezaiotela. "Agian, paradoxikoki, monarkiaren aurkako mehatxurik handiena bihurtu zarete Espainian", adierazi du.

Ondoren, Iglesiasek inbestiduraren zain dagoen jendearengana jo du, eta hurrengo gobernuak haien beharrei erantzungo diela bermatu du, haien eskubideak eta askatasunak zainduz.

Horrez gain, Aina Vidal, En Comuko diputatuari, eskerrak emanez hasi du hitzaldia buruzagi moreak; izan ere, astelehen honetan minbizia duela eta inbestidura saiora joan dela jakinarazi dio, boto telematikoa garaiz tramitatu ezin izan duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak