Politika -

JUNQUERASI BURUZKO EBAZPENA

Estatuko abokatuek 'edozein presio edo mehatxu saiakera' gaitzetsi dute

Junquerasen immunitateari buruz egindako txostenaren inguruan sortutako ikusmina ikusita, ohar bat kaleratu dute, eta "irizpide tekniko-juridikoei zorrotz lotuta" jokatzen dutela gogorarazi dute.

Astelehenean egin daiteke publiko Estatuko Abokatutzaren txostena Junquerisi buruz.
Astelehenean egin daiteke publiko Estatuko Abokatutzaren txostena Junquerasi buruz.
Astelehenean egin daiteke publiko Estatuko Abokatutzaren txostena Junquerisi buruz.

AGENTZIAK| ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko abokatuen elkarteak "esku-sartze edo presio" saiakera oro errefusatu du gaur, eta bereziki, bere jarduna baldintzatu dezakeen "mehatxu oro".

Elkartearen Zuzendaritza Kontseiluak ohar labur bat egin du publiko, "azken aldian argitaratu diren informazioei" erantzunez. Zuzenean aipatzen ez badu ere, Estatuko Abokatutzak Oriol Junquerasi buruz egindako txostenak Pedro Sanchezen inbestidurarako PSOEren eta ERCren arteko negoziazioetan izan dezakeen eraginari buruz ari direla uler daiteke.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak immunitatea aitortu zion Junquerasi eta eurodiputatu izan zitekeela adierazi zuen. Ebazpen horren aurrean, Espainiako Auzitegi Gorenak txostena eskatu zion Estatuko Abokatutzari eta horretarako urtarrilaren 2ra arteko epea duen arren, hainbat iturriren arabera, astelehen honetan bertan aurkez dezake.

Txostena erabakigarria izan daiteke Pedro Sanchezen inbestidura posible egiteko darabilten negoziazioan, ERCk esana baitu azken erabakia Estatuko Abokatutzak txosten horretan hartzen duen jarreraren arabera hartuko duela.

Egoera horren aurrean, Fernando Bertran Giron buru duen elkartea "edozein presio, esku-hartze edo mehatxu"ren aurka agertu da.

"Estatuaren abokatuok irizpide tekniko-juridikoei zorrotz lotuta jokatu behar dugu gure idazki prozesaletan eta txostenetan. Zuzenbideko profesionalak gara, eta oposizio bidezko zerbitzari publikoak. Legeari eta Zuzenbideari men egitea bermatzen dugu 1881etik. Hori da batzen gaituena" dio oharrak.

Urtea bukatu baino lehen PSOErekin akordioa ixtea baztertu du ERCk

Bestalde, Consell Nacionala urtea bukatu baino lehen deitzea baztertu du ERCk, PSOErekin gobernagarritasun akordio bat ixteko "ezinbesteko" pausoa, alderdiko iturriek azaldu dutenez.

"ERCk proposamena eta negoziazioaren egoera datozen egunetan aztertuko du, baina balizko akordioa ixteko ezinbesteko Consell Nacionala urtea bukatu baino lehen egitea baztertu du", zehaztu dute iturriek.

ERCk aurreratu zuenez, akordioa "azken xehetasunen" zain dago. Horregatik, azken egunetan negoziazioak areagotu dira.

Estatuko Abokatutzaren txostena astelehenean jakinaraztea espero zuela adierazi zuen Espainiako Gobernuak ostiralean, eta ERCren gustukoa baldin bada, akordioa adostuko lukete, baina urte bukaera baino lehen behin betiko ixtea ezinezkoa litzateke, Consell Nacionala urtarrilaren 1a baino lehen ez dutelako deituko.

ERCren zuzendaritza astelehen honetan bilduko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Espainia Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean ERC Europako Parlamentuari buruzko albisteak