Politika -

ESPETXE POLITIKA

'Motxiladun haurrak' gurasoekin bizi ahal izatea eskatu du Sarek

Espetxeratuta daudelako, aitarengandik, amarengandik edo biengandik urrunduta dauden haurren egoera salatu dute. 105 haur daude egoera horretan, tartean urtarrilean espetxea utzi beharko duen Xua.

'Motxiladun haurren' aldeko manifestazioa, Donostian. Argazkia: Xabier Urteaga | Euskadi Irratia
'Motxiladun haurren' aldeko manifestazioa, Donostian
'Motxiladun haurren' aldeko manifestazioa, Donostian. Argazkia: Xabier Urteaga | Euskadi Irratia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurasoak preso dituztenen haurren egoera salatzeko kalejira-manifestazioa egin du Sare presoen eskubideen aldeko plataformak gaur Donostian. Espainiar Estatuak "ezarritako urrunketa politikaren aurpegi ilunena 'motxiladun haurrek' jasaten dute" esan dute Sareko bozeramaileek. Izan ere, "oraindik ere 105 dira aita, ama edo biak espetxean, urrunduak dituzten umeak; horietatik bost kartzelan daude beraien ama edo gurasoekin. Lau Picassenteko kartzelan Valentzian, eta bat Madrilgo Aranjuezeko kartzelan".

Haur jaioberriak kartzelan hiru urte bitarte egoten dira, eta hiru urteak betetzean ama edo gurasoengandik bananduak izaten dira, eta hori da hain justu Xua umeari laster gertatuko zaiona. Urtarrilean hiru urte beteko ditu eta orduan gurasoak Valentzian utzi eta amonarekin Usurbilera joan beharko du. Sarek salatu duenez, "gurasoak ikusteko 600km joan eta 600km etorri egin beharko ditu astebururo". Horrek, gainera, kalte psikologikoak eragiten dizkie haurrei, Sare presoen eskubideen aldeko plataformak deitoratu duenez.

Motxiladun haurrak Donostian

'Motxiladun haurrak', Donostian izandako ekitaldia. Argazkia: Sare Twitter

"Egoera honekin amaitzea denon ardura dela uste dugu", azpimarratu du Inaxio Oiartzabal Sareko bozeramaileak. Hori dela eta, gizarte osoari dei egiten dio gai hau aintzat hartu eta kalera ateratzeko. Besteak beste, urtarrilaren 11n Bilbon eta Baionan egingo dituzten manifestazioetan parte hartzeko deia egin du.  

Bestalde, 2020 urtea "'motxiladun haurren' auzia konponduko den urtea izateko", eta  Xuaren urtebetetzearekin bat eginda, urtarrilaren 19an 'Motxilak gora!' izeneko ekitaldia antolatu du Sarek Donostiako Atano pilotalekuan, 11:30ean, Porrotx pailazoarekin batera, eta horretan parte hartzera ere deitu ditu herritarrak.

sare

'Motxiladun haurrak', Donostian izandako ekitaldia. Argazkia: Sare Twitter

BIDEOA: 'Motxiladun haurrek' pairatzen dituzten kalte psikologikoak salatu dituzte Donostian:

'Motxiladun haurrek' pairatzen dituzten kalte psikologikoak salatu dituzte Donostian
'Motxiladun haurrek' pairatzen dituzten kalte psikologikoak salatu dituzte Donostian
'Motxiladun haurrek' pairatzen dituzten kalte psikologikoak salatu dituzte Donostian

0:21
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Donostia Presoak albisteak Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak gaur Umeak Espetxeen albisteak gaur Aitak albisteak