Politika -

Katalunia

CDRak aske geratu ostean, Sanchezek barkamena eskatu beharko liokeela uste du Torrak

Generalitatearen presidenteak gogorarazi du Espainiako presidenteak indarkeria babestea egotzi ziola espetxeratutako CDRei elkartasuna adierazteagatik.

Quim Torra Generalitatearen presidentea. Argazkia: Efe
Quim Torra Generalitatearen presidentea. Argazkia: Efe
Quim Torra Generalitatearen presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Quim Torra Generalitatearen presidenteak barkamena eskatzea galdegin dio Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidenteari, indarkeria babestea egotzi ziolako espetxeratutako CDRei elkartasuna adierazteagatik, eta orain libre utzi dituzte gehienak.

"Zikindu eta zikindu, indarkeria babestea leporatu ziguten egunero-egunero. Irailaren 23an atxilotuak libre geratzea ospatzen dut, ez baitzituzten sekula kartzelan sartu behar. Askok barkamena eskatu beharko lukete. Eta lehenengoa Sanchez presidentea izan beharko litzateke", azpimarratu du Twitterren zabaldutako mezuan.

Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko Bigarren Sekzioak 10.000 euroko bermea ezarri zion Alexis Codinari, eta libre geratu zen, atxilotutako beste lauren moduan, auzitegiak uste baitu ez zela Termita izeneko materialik aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako Gobernua