Politika -

De Miguel kasua

Urkullu: 'EAJk ustelkeriaren aurka hartutako neurriak ezkutatzen saiatu dira batzuk'

Lehendakariak Grupo Noticiaseko egunkarietan argitaratu den iritzi artikulu batean dio "De Miguel" kasuan EAJk hartutako neurriak "berehalakoak eta zorrotzak" izan zirela.

Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'De Miguel' kasua ezagutu bezain laster EAJk hartutako neurriak "berehalakoak eta zorrotzak" izan zirela baieztatu du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta "batzuk" jeltzaleek martxan jarritako kontrol zein prebentzio neurriak ezkutatzen saiatu direla deitoratu du.  

Urkulluren hausnarketa Grupo Noticiaseko egunkarietan argitaratu dute.  Arabako EAJko hainbat kide inputatuta zeuden ustelkeria kasua argitara atera zenean, Eusko Alderdi Jeltzaleko presidente zela, hartu zuen jarrera gogoratu du lehendakariak.

2010ean gertakariak ezagutu eta bi astera berak adierazpen "irmoak" egin zituela ere azpimarratu du. Orduan, akusazioak baieztatuz gero, "guztiz onartezinak" ziren jarrerak zirela esan zuela adierazi du.

Orain, "batzuk", EAJk garai hartan "zuhurtzia politikoz" hartutako erabakiak alboratu nahian dabiltzala nabarmendu du. Besteak bestek,  garai hartan EAJn kontrolerako barne-mekanismo berriak ezarri zirela azpimarratu du: maila instituzionaleko Kode Etikoa, esaterako.  

Urkulluk Arabako EAJko kide ohien ekintzak  "irmoki arbuiatzen" dituela eta bere alderdiak defendatzen dituen ideia eta balio etikoen aurkakoak direla esanez amaitu du testua.    

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Urkullu albisteak Araba Eguneko albisteak Albisteak De Miguel auziari buruzko azken ordukoa