Politika -

Inbestidura

ERCk iragarri du 'ordu edo egun' gutxi barru iritsiko dela inbestidurarako akordioa

Horixe jakinarazi du Joan Josep Nuet ERCren diputatuak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean. Inbestidura urtarrilaren 4a baino lehenago izan litekeela aurreratu du.

ERCren Kongresua. Argazkia: EiTB
ERCren Kongresua. Argazkia: EiTB
ERCren Kongresua. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan Josep Nuet ERCren diputatuak egintzat eman du Pedro Sanchezen inbestidurarako akordioa PSOErekin, eta "ordu edo egun" gutxi barru iragarriko dutela aurreratu du.

Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan azaldu duenez, Estatuko Abokatutzak Oriol Junquerasen inguruan hartuko duen erabakiaren zain daude orain.

"Ez dezatela gehiago politika zigor kodearekin ordezkatu", eskatu du Nuetek Espainiako Gobernuari begira. "Espainiako Gobernuarekin tarteko puntuak bilatzen saiatuko gara, aldeetako baten ikuspuntua ez dadin gailendu". "Konfiantza beharrezkoa da legegintzaldia egonkortu nahi badugu", adierazi du Nuetek.

ERCren ordezkariaren arabera, "lehenengo faseko elkarrizketa amaitzear dago, iraganeko garaia atzean utziko duten elkarrizketarako mekanismoen sorkuntzatik gertu". Nuetek aurreratu du "agenda gordeta" dutela abenduaren 27tik urtarrilaren 4ra, orduan izan baitaitezke inbestidurarako osoko bilkurak.

Politikari kataluniarrak azpimarratu du "Kataluniaren eta Estatuaren arteko harremanen izotza apurtu" dela eta horren ongorioetako bat "Gobernu aurrerakoia" izatea espero duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Politika Albisteak Alderdi Sozialista Espainiako Gobernua argazkiak Espainia Eguneko albisteak Albisteak Oriol Junqueras albisteak