Politika -

SANCHEZEN INBESTIDURA

Gobernu 'aurrerakoia lehenbailehen' osatzea espero du PSE-EEk

Gipuzkoako sozialistek Hernanin antolatzen duten urte amaierako lunchean, Eneko Andueza Gipuzkoako idazkari nagusiak Pedro Sanchezen inbestidura babesteko eskatu die gainontzeko alderdiei.

Urte amaierako ekitaldia gaur Hernanin. Argazkia: PSE-EE
Urte amaierako ekitaldia gaur Hernanin.
Urte amaierako ekitaldia gaur Hernanin. Argazkia: PSE-EE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eneko Andueza Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak Pedro Sanchez buruzagi sozialistaren inbestidura "lehenbailehen aurrera ateratzeko" eskatu du, Espainiak ahalik eta azkarren gobernu "aurrerakoi" bat izan dezan.

Sozialistek Hernanin (Gipuzkoa) antolatzen duten urte amaierako lunchean hedabideei egindako adierazpenetan, Anduezak alderdi guztiei eskatu die, baina ERCri bereziki, "erantzukizun" ariketa bat egiteko, "elkarrizketan jarrai dezaten, atzo Oriol Junqueras buruzagiak bere alderdiaren 28. kongresuko hitzaldian adierazi zuen bezala".

"Lehenbailehen amaitu behar dugu. Pedro Sanchez buru izango duen gobernu aurrerakoi bat izatea behar-beharrezko da ongizate sozialaren, birsorkuntza demokratikoaren eta lurralde kohesioaren arloan egiteke dauden erronkei heltzeko".

Anduezak defendatu duenez, PSE-EE "eredu da ziurgabetasun garai hauetan, politika sozialak gai identitarioen aurretik jartzen dituelako, eta Euskadik aldebakartasunaren aldeko apustua egitea eta Katalunia erori den bidean erortzea saihestu duelako". Horrek "konfrontazioa, zatiketa soziala eta tentsioa" baino ez dituela ekarri gaineratu du.

Bestalde, PPk negoziazioek "porrot egitea" nahi duela salatu du, horien interes bakarra "hauteskundeak hirugarrenez egin eta ultraeskuinaren laguntzarekin Moncloara iristea baita", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Pedro Sánchez PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Eneko Andueza