Politika -

Ustelkeria auzia

Fiskaltzak De Miguel auziko bost kondenatu berehala espetxeratzeko eskatu du

Arabako Auzitegiak ostiralean erabakiko du Alfredo de Miguel, Koldo Ochandiano, Xabier Sanchez Robles, Aitor Telleria, Iñaki San Juan eta Josu Montes kartzelatu edo ez.

De Miguel kasuko akusatuak epaiketako saio batean
De Miguel kasuko akusatuak epaiketako saio batean
Fiskaltzak 'De Miguel' auziko bost kondenatu berehala espetxeratzeko eskatu du

1:46

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak idatzi bat aurkeztu dio Arabako Probintzia Auzitegiari, eta, bertan, De Miguel auzian zigortutako bost pertsona nagusiak berehala espetxeratzeko eskatu du. EAJko hainbat kide buru dituen sareak legez kanpoko komisioak kobratzen zituen kontratu publikoak modu irregularrean ematearen truke. Auzitegiak ostiral goizean hartuko du erabakia.

Fiskaltzak zigor handiagoak dituzten zigortuak espetxeratzeko eskatu du idazki horretan: Alfredo de Miguel (13 urte eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra), Koldo Ochandiano (zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra), Xabier Sanchez Robles (zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe-zigorra), Aitor Telleria (sei urte eta hiru hilabete), Iñaki San Juan (bost urte eta hiru hilabete) eta Josu Montes (lau urte eta lau hilabete).

Fiskaltzaren eskaera ateak itxita ebatzi beharko dute. Nolanahi ere, Arabako Probintzia Auzitegiak probidentzia bat emango du laster, Fiskaltzaren eskaerari erantzunez, iturri judizialek baieztatu dutenez.

Arabako Probintzia Auzitegiak, Auzitegi Gorenean errekurritu daitekeen epai batean, 15 pertsona zigortu ditu 2005 eta 2009 artean egindako jarduerengatik, kontratu publikoen esleipen irregularraren truke legez kanpoko komisioak kobratzen zituen sare batengatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Epaiketak Ustezko ustelkeria politikoa Ustelkeriaren mapa Eguneko albisteak Albisteak De Miguel Auzia