Politika -

Konstituzioa

Sanchez Kataluniako 'krisia' 'tresna' konstituzionalekin konpontzearen aldekoa da

PSOE eta ERCren arteko hirugarren bilera asteartean izango da, Bartzelonan.

Pedro Sánchez Konstituzioaren 41. urteurrenaren ospakizunean. Argazkia: EFE.
Pedro Sanchezen irudia Konstituzioaren 41.urteurrenean
Pedro Sánchez Konstituzioaren 41. urteurrenaren ospakizunean. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchezek, Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak, Espainiako lehen koalizio gobernua izango denaren egitura itxi du, eta horrek Kataluniako "krisiari" amaiera eman beharko lioke, Konstituzioak eskaintzen dituen "tresnen" bidez.

Kongresuak antolatu duen Gutun Magnaren 41. urteurreneko ekitaldiak klase politikoa, agintariak, erkidegoetako presidenteak eta kazetariak bildu ditu. Testuinguru horretan, Sanchezek azaldu du Pablo Iglesias Elkarrekin Podemoseko buruarekin, izandako negoziazioak ondo doazela, eta Exekutiboaren egitura zehaztuta dagoela; akordio programatikoak amaitzea falta da.

Egun, inbestidura ekitaldian, Kongresuan behar adina babes jasotzea da behar dena. Horretarako, funtsezkoa da ERCrekin ados jartzea; izan ere, haren hamahiru diputatuk Gobernu berri bat osatzeko bidea erraztu dezakete.

Buruzagi sozialistak alderdi independentistarekin aurrera eramango dituen negoziazioen alde aurkeztu da; izan ere, joan den asteartean hasi zen hamalaugarren legegintzaldiak Kataluniako “krisiarekin” amaituko duela adierazi du, kazetariekin izandako elkarrizketa informalean.

“Irtenbideak Konstituziotik bertatik etorriko dira” nabarmendu du, eta pauso bat gehiago ere eman du: PSOEk alderdi horrekin egingo duen hitzarmena "Konstituzionala" izango dela adierazi du. Jarduneko presidenteak kazetariei adierazi dienez, Konstituzioak herrialdeko "gatazka sozial eta politikoak" konpontzeko tresnak ditu, haien artean, Kataluniako "krisi politikoa zein lurraldekoa". Datorren asteartean, hirugarrenez PSOEren eta ERCren negoziazio taldeek Bartzelonan elkartuko dira.

Meritxell Batet Kongresuko presidenteak Sanchezen antzeko planteamendua egin du bere hitzaldian, Konstituzioa alderdien eta klase politikoaren funtzioak betetzen diren moldea dela azaldu du.

Pablo Iglesiasek, berriz, testu konstituzionaleko artikulu sozialak nabarmendu ditu eta orain arte bete ez den epe bat aipatu du: "Urtea amaitu baino lehen". Hala ere, jarraian zehaztu duenez, inbestidura urtarrilean deitu behar bada, urtarrilean izan dadila.

Sanchezekin are distantzia handiagoa markatu du Pablo Casadok, PPko buruak. Ez du PSOEko idazkari nagusia laguntzeko asmorik, ERCrekin negoziazioek porrot egiten badute ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Espainiako Gobernua Espainia Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak