Politika -

LURRALDETASUNA

Esteban: 'Estatu ereduak porrot egin du. Berreraiki egin beharko litzateke'

Diputatu jeltzalearen arabera, Espainiako Konstituzioaren testutik geroz eta urrutiago sentitzen da euskal gizartea. 'Horren aplikazioa era murriztuenean egin duelako Estatuak', gaineratu du.

Aitor Esteban (EAJ), gaur, Bilbon. Argazkia: EiTB.
Aitor Esteban (EAJ), gaur, Bilbon. Argazkia: EiTB.
Aitor Esteban: 'Estatu ereduak porrot egin du'

0:43

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak uste du "Estatu ereduak porrot" egin duela eta egoera "eutsiezina" dela. Hori deta eta, Espainiako Gobernuak eta alderdiek "Euskadiren eta Kataluniaren egoera konpontzeko ahalegina" egin  eta "Estatua berreraiki" beharko luketeela esan du.

Espainiako Konstituzioaren egunaren harira, agerraldia egin du diputatu jeltzaleak, Bilbon, eta Konstituzioaren testuarekiko EAJk duen jarrera ez dela aldatu esanez abiatu du prentsaurrekoa. "Onartu zenean ez genuen bat egin, eta jarrera beragaz jarraitzen dugu. Ez genuen bat egin euskal nazioaren aitortza jasotzen ez zuelako, eta berdin jarraitzen dugu", esan du. 

Duela 41 urte Konstituzioa onartzeko egindako galdeketan EAJk abstentziorako deia egin zuela, eta euskal gizartearen % 30ek bakarrik eman zutela aldeko botoa nabarmendu du Estebanek. Gainera, urteek aurrera egin ahala, "testuak izan dezakeen balioa galdu" egin duela gaineratu du. "Bi arrazoigatik gertatu da hori; batetik, Estatuak era murriztuenean egin duelako Konstituzioaren testuaren aplikazioa, eta bestetik, Auzitegi Konstituzionalaren sententziek ere geroz eta interpretazio murriztaileagoa egiten dute. Ondorioz, are deserosoago sentitzen gara euskal herritarrok marko horren barruan", esan du.

Espainiako Gobernu berria osatzeko PSOE bideratzen ari den negoziazioen inguruan ere galdetu diote, eta Gabonak aurretik inbestidura saioa egotea ez du baztertu, xehetasunik eman ez badu ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Espainiako Gobernua Espainia EH Bildu Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi