Politika -
Justizia
Kontratu irregularrengatik Borras ikertzeko eskatu dio Fiskaltzak Gorenari
Prebarikazioa, dirua bidegabe erabiltzea, iruzurra eta dokumentuak faltsutzea egotzita ikertzeko eskatu du, lagun bati ustez egindako 18 kontraturen esleipenean parte hartu zuela susmatuta.
Agentziak | Erredakzioa
Fiskaltzak Laura Borras JxCATeko diputatua ikertzeko eskatu dio Auzitegi Gorenari, ustez lagun bati egindako esleipenetan aurkitutako irregulartasunengatik.
Fiskaltzak diputatuari dei egiteko eskatu dio Gorenari, Bartzelonako 9. epaitegiak igorritako azalpen arrazoituaren harira. Prebarikazioa, diru publikoa bidegabe erabiltzea, iruzurra eta dokumentuak faltsutzea egotzita ikertzeko eskatu du epaitegiak, izan ere, Isaias H.F. lagunari ustez iruzurrez 18 kontratu esleitu zizkion, altxor publikoaren kaltetan.
Fiskaltzaren ustez, "zantzu argiak eta sendoak daude Borrasek eta haren laguntzaileak dokumentuak etengabe simulatu zituztela pentsatzeko", kontratua esleitzeko prozesuari "ustezko gardentasuna eta objektibotasuna" eman baitzioten, kontratu guztiak esleitzeko erabakia "estaliz" eta "legez kanpoko" zatikatzea "ezkutatuz".