Politika -
Senatua
PSOEk eserleku bat utziko dio EAJri Senatuko Mahaian
Horrenbestez, Senatuko Mahaian, PSOEk hiru ordezkari izango ditu, PPk beste horrenbeste eta EAJk bat.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espainiako Alderdi Sozialistak eserleku bat utziko dio EAJri Senatuko Mahaian. Hortaz, PSOEk hiru ordezkari izango ditu organo horretan: Pilar Llop –presidentegaia-, Cristina Narbona eta Francisco Manuel Fajardo.
Ander Gil PSOEren bozeramaileak azaldu duenez, politikagintza "aro berri batean" dagoelako eta inbestidurarako akordioak bilatzeko ezinbestekoa delako erabaki dute EAJri eserleku bat ematea.
Senatua asteartea honetan osatuko dute. Mahaian PSOEko hiru ordezkari, PPko beste horrenbeste eta EAJko bat izango dira.
Alderdi Sozialistak 113 senatari dauzka eta PPk 97. Aurreko legealdian ere gauza bera egin zuen PSOEk, baina orduan gehiengo absolutua zeukan eta, orain, EAJri eserleku bat utzita, jeltzaleen babesa beharko du Alderdi Popularrari aurre egiteko.