Politika -
Erasoa
Gasteizko egoitzan agertu diren pintada 'naziak' salatu ditu Etxeratek
Kutxa kaleko egoitzaren kristaletan hiru esbastika margotu dituzte erasotzaileek. Bere lanari "boikota egiteko testuinguruan" kokatu du erasoa Etxeratek.
Agentzia | Erredakzioa
Gasteizko egoitzan agertu diren pintada "naziak" salatu ditu Etxerat presoen senideen elkarteak igande honetan.
Twitter sare sozialean salatu duenez, Kutxa kaleko egoitzaren kristaletan hiru esbastika margotu dituzte erasotzaileek.
Bere lanari "boikota egiteko testuinguruan" kokatu du erasoa Etxeratek. "Bizikidetza eta konponbidearen bidean egindako lanari oztopoak jarri eta ondoeza zein ezinegona sortzeko helburuarekin egindako erasotzat hartzen dugu", adierazi du elkarteak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea