Politika -
Kartzela politika
Espetxetik ateratzeko baimena jaso du Zigor Garrok, baina besoko elektronikoarekin
ETAko presoa datorren astean bertan atera liteke Mont-de-Marsango espetxetik, zigorra osorik bete baino 5 hilabete lehenago, Fiskaltzak helegiterik jartzen ez badu.
agentziak | erredakzioa
Zigor Garro ETAko presoa datorren ostegunean atera liteke Mont-de-Marsan espetxe frantziarretik, eta zigorra osorik betetzeko geratzen zaiona besoko elektronikoarekin beteko du, Fiskaltzak ez badu helegiterik jartzen, Maritxu Paulus Basurco bere abokatuak jakinarazi duenez.
Epaileak ez du oztoporik jarri defentsak egindako eskaera onartzeko; izan ere, Garrori soilik bost hilabete geratzen zaizkio zigorra osorik betetzeko.
Fiskaltzak oraingoz ez du helegiterik jarri eta, Basurcoren arabera, 24 orduko epean jartzen ez badu, erabakia irmoa izango da.
Zigor Garro 2006an atxilotu zuten Frantzian, baina aurretik zazpi urteko kartzela-zigorra jarri zioten, errebeldian epaitu ondoren.
Atxiltotu zutenean berriz epaitu zuten, eta 2014ko abenduan 17 urteko espetxe-zigorra jarri zioten 2005ean eta 2006ean egindako lapurreta batzuengatik.
Auzitegiak erabaki zuen zigorrak pilatu egin behar zirela, eta hala, ez zizkioten zigorrak batu, eta handiena ezarri zioten.
2018ko otsailean Saint Maurreko espetxetik (Euskal Herritik 500 kilometrora) Mont-de-Marsanekora eraman zuten, hau da, gerturatu egin zuten.