Politika -

Katalunia

Kataluniako Auzitegiak bertan behera utzi du Parlamentuko Mahaiaren aurkako epaiketa

Auzipetuetako batek diputatu akta jaso berri du, eta orain forupekoa denez, kasua Auzitegi Gorenean ebatzi behar ote den argitu nahi du Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak.

Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente kargugabetua. Artxiboko argazkia: EFE
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente kargugabetua.
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente kargugabetua. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Carme Forcadellek zuzentzen zuen Parlamentuko Mahaiko kideen aurkako epaiketa, kasua Espainiako Auzitegi Gorenean ebatzi beharko litzatekeen argitzeko.

Josep Nuet auzipetua ERCko diputatua izango da Kongresuan eta forupeko bilakatu denez, bere kontrako auziak Auzitegi Gorenean epaitu beharko lirateke.

Kataluniako Auzitegiak jakin nahi du Parlamentuko Mahaiko kide independentisten aurkako auzia bi zatitan banatu dezakeen edo ez. Epaiketa azaroaren 28 eta 29an eta abenduaren 3 eta 4an egin behar zuten.

Epaimahaiak uste du ez dagoela denbora nahikorik zalantzak ordurako argitzeko. Hortaz, epaiketa bertan behera uztea erabaki du. Aldeek orain bost eguneko epea izango dute beren azalpenak emateko.

Auzi honetan akusatutako ordezkari politikoak hauek dira: Lluis Maria Corominas (PdeCAT), Lluis Guino (PDeCAT), Anna Simo (ERC), Ramona Barrufet (PDeCAT), Joan Josep Nuet (lehen CSQP, eta orain ERC) eta Mireia Boya (CUP).

Fiskaltzak urtebete eta zortzi hilabeterainoko inhabilitazioa eskatzen du auzipetuentzat desobedientzia delitu larria egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Epaiketak Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean