Politika -

Mobilizazioak

Tsunami Demokratikoak amaitutzat eman ditu errepideetan egindako ekintzak

Dena dela, ekintza gehiago prestatzen hasi direla aurreratu du plataformak, eta eskerrak eman dizkie "ekintzetan parte hartu duten "lurralde osoko eta Euskal Herriko herritarrei".

AP-7 autobidea itxita eta jendez gainezka, Girona parean. Argazkia: @tsunami_dem
AP-7 autobidea itxita eta jendez gainezka, Girona parean.
Gironan AP-7 errepidea blokeatzen duten manifestariak kanporatzen hasi dira Mossoak

1:17

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tsunami Demokratikoak amaitutzat eman du joan den astelehenetik Kataluniako errepideetan burututako "mobilizazio jarraitua", hiru egun hauetako ekintza "erabateko arrakastatzat” jo ostean.  Gaur arte luzatu diren ekintzen bitartez, Jonquerako muga (AP-7a, Girona), N-II errepidea edota Behobiako muga (Irun, Gipuzkoa) itxi dituzte.

"Hiru egunetarako deitutako mobilizazio jarraitua amaitutzat ematen dugu AP-7 autobidean helburua lortu ostean", esan du Tsunami Democrakoak, 08:00etan Twitter bidez zabaldutako mezu batean.

Dena dela, ekintza gehiago prestatzen hasi direla aurreratu du plataformak. Beste mezu batean, ekintzetan parte hartu duten "lurralde osoko eta Euskal Herriko herritarrei esker on amaigabeak" helarazi dizkie, eta “errepresioa jasan dutenen eskubideen defentsarako dohainak ezinbestekoak” direla nabarmendu du.

Deialdia bertan behera geratu bada ere, ehunka pertsona eta ibilgailu harrapatuta daude une honetan AP-7 autobidean, Girona parean, errepidea itxi ostean, eta Babes Zibilak janaria eta mantak banatu dizkie gidariei, Esquadra Mossoek hala eskatuta.

Kataluniako Trafiko Zuzendaritzak gaur goizean jakinarazi duenez, 10 kilometro baino gehiagoko auto-ilarak sortu dira N-II errepidean Fornells de la Selva eta Girona artean, bi noranzkoetan. Halaber, 5 kilometroko ilarak izan dira A-2 errepidean, Fornells de la Selvan, iparralderako noranzkoan, eta 3 kilometroko ilarak AP-7 autobideko 6. irteerako desbideratze-puntuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Katalunia Politika Iparraldea Bartzelona Kataluniako erreferenduma Espainiako Gobernua Espainia Epaiketak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Irun Albisteak Manifestazioak Kataluniako prozesua zuzenean