Politika -

Protesta

CDRek Bartzelonako sarrera-irteera nagusiak itxi dituzte

Jonqueratik bidali ostean, hiriburura eraman dituzte protesta ekintzak.

Protestak Bartzelonan. Argazkia: Efe
Protestak Bartzelonan. Argazkia: Efe
CDRek Bartzelonako sarrera eta irteera etorbide nagusiak itxi dituzte

3:09

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errepublika Defendatzeko Batzordeek (CDR) deituta, ehunka pertsonak Bartzelonako sarrera-irteera nagusiak itxi dituzte gaur arratsaldean: Diagonala, Meridiana eta Gran Via.

Frantziako Jendarmeriak eta Esquadra Mossoek astelehenetik Jonquerako muga itxita zuten manifestariak bertatik kanporatu ostean, protestak eta errepide itxierak beste toki batzuetan egiteko deialdia egin dute sare sozialen bitartez.

Bartzelonan, manifestariek Diagonal Etorbidea itxi dute, Maria Cristinarekin bat egiten duen lekuan; Meridiana, Fabra i Puigekin elkartzen den lekuan; eta Gran Via, Padillarekin bat egiten duen puntuan. Ondorioz, Udaltzaingoa ibilgailuak ondoko kaleetatik bideratzen ari da.

Errepide mozketa horiekin batera, gogoratu behar da urriaren 30etik itxita dagoela zirkulazioarentzat Universitat plaza, ikasleak egiten ari diren kanpaldia dela eta.

Bartzelonatik kanpo Tsunami Demokratikoak deitutako errepide itxierei dagokienez, Gironan itxita jarraitzen du AP-7ak, eta Kataluniako Trafiko Zerbitzuak jakinarazi du autoak 8. irteeratik bideratzen ari direla iparraldera bidean, eta 5.etik, hegoaldera.

Gainera, A-7a itxi behar izan dute Tarragonan izandako manifestazio baten ondorioz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Politika Bartzelona argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Protestak gaur Kataluniako prozesua zuzenean