Politika -

PSE-EE

Eneko Andueza: 'PPrekin koalizio handia egiteari ezetz esango diogu'

Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiaren esanetan, 'alderdi guztiei eskua luzatuko' diete, baina Vox alderdiarekin ez dutela elkarrizketarik egingo azpimarratu du.

Eneko Anduezaren Radio Euskadiko artxiboko argazkia
Eneko Anduezaren artxiboko argazkia
Eneko Anduezaren Radio Euskadiko artxiboko argazkia

Radio Euskadi | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren ostean Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusi Eneko Anduezak ateratzen duen lehen ondorioa 'PSOEk hauteskundeak irabazi' dituela da. Hortik aurrera ulertzen du alderdi guztiak direla eskuin muturraren gorakadaren erantzule, 'begirada guztiak ez zaizkio PSOEri zuzendu behar, logikoki Unidas Podemos da erantzuleetako bat, eta baita PP eta Ciudadanos ere, Vox abalatu baitute erakundeetan sartzeko'.

Anduezak Radio Euskadiko 'Boulevard Informativo' saioan adierazi duenez, 'alderdi guztiei eskua luzatuko diegu, indar politiko guztiek proaktiboak izan beharko lukete eta blokeoa hautsi', baina 'Vox alderdiarekin elkarrizketarik ez' dutela egingo gaineratu du.

PPrekin zer gertatuko den galdetuta, Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak azaltzen duenez, 'koalizio handiari ezetz esango diogu, hortik aurrera PPk abstenitzea erabakitzen badu ardura ariketa bat izango da'.

Bestalde, espero du Unidos Podemosek 'ministroen kontseiluan besaulki bat lortzeko asmoei uztea eta desblokeorako bidea eraikitzen hastea'.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Popularra Hauteskunde orokorrak Espainian PSE-EE Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Vox U23 Hauteskunde Emaitzak Eneko Andueza azken ordukoa