Politika -

MADRILGO BILTZARRA

PPk, Ciudadanosek eta Voxek alderdi independentistak legez kanpo uztea eskatu dute

Madrilgo Asanbleak onartu du legez besteko proposamena, Voxek proposatuta.

PPko, Ciudadanoseko eta Voxeko buruak, Madrilgo Colon plazan, otsailean. Argazkia: EiTB
PPko, Ciudadanoseko eta Voxeko buruak, Madrilgo Colon plazan, otsailean. Argazkia: EiTB
PPko, Ciudadanoseko eta Voxeko buruak, Madrilgo Colon plazan, otsailean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo Biltzarrak alderdi independentistak legez kanpo uztea eskatu dio Espainiako Gobernuari. Hain zuzen ere, Voxek hori eskatzeko aurkeztutako legez besteko proposamen bat onartu du Madrilgo Erkidegoko Ganberak, eta PPk eta Ciudadanosek babestu egin dute.

PSOE, Mas Madrid eta Unidas Podemos alderdiek, ordea, aurka bozkatu dute.

Voxen testuak legez kanpo "berehala" uztea eskatzen dio Espainiako Gobernuari, horretarako eskuduntzarik ez duen arren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PP Espainia Alderdi politikoak Euskadiko PP Ciudadanos Eguneko albisteak Albisteak Madril Vox