Politika -

BOTERE-BANAKETA

Sanchezek Fiskaltzaren inguruko akatsa onartu du eta haren autonomia bermatu du

"Fiskaltzaren izendapena Gobernuari dagokio, baina autonomoa da", nabarmendu du eta kanpainaren intentsitateari leporatu dio akatsa.

Pedro Sanchez, joan den asteleheneko hauteskunde-eztabaidan. Artxiboko argazkia: EFE
Pedro Sanchez, joan den asteleheneko hauteskunde-eztabaidan.
Pedro Sanchez, joan den asteleheneko hauteskunde-eztabaidan. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak bere akatsa onartu du Fiskaltza Gobernuaren menpe dagoela esateagatik eta Fiskaltzaren autonomia bermatu du.

Hitz egitean ez zela "zehatza" izan onartu du Sanchezek, eta Gobernuan daramatzan hilabeteetan Fiskaltzarekiko eta Botere Judizialarekiko errespetua erakutsi duela azpimarratu du. Gainera, kanpainaren intentsitateari leporatu dio akatsa.

"Fiskaltzaren izendapena Gobernuari dagokio, baina autonomoa da", nabarmendu du eta Gobernuaren lana Fiskaltzari eta Botere Judizialari "laguntzea" dela adierazi du, Carles Puigdemonten estradizioa gauzatzeko.

Adierazpenengatik jasotako kritiken ondoren, Sanchezek argi utzi du Fiskaltzak bere "konfiantza" duela eta Gobernuaren "eskuragarritasuna" erakutsi nahi zuela, ihes egindako independentistak "Justiziaren gainetik egon ez daitezen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua Pedro Sánchez Eguneko albisteak Albisteak