Politika -

Gipuzkoa

6 lagun deklaratzera deitu dituzte, Errenteriako protestak direla eta

Albert Riverak apirileko hauteskunde kanpainan Errenteriara egindako bisitaren testuinguruan izandako protesten harira deitu ditu Fiskaltzak deklaratzera.

Albert Riverak Errenterian egindako kanpainako bisitan. Artxiboko argazkia: EFE
Albert Riverak Errenterian egindako kanpainako bisitan.
Albert Riverak Errenterian egindako kanpainako bisitan. Artxiboko argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 6 lagun deitu dituzte epaitegietara deklaratzera Albert Riverak apirileko hauteskunde kanpainan Errenteriara egindako bisitaren testuinguruan izandako protesten harira, Euskadi Irratiak jakinarazi duenez.

Abenduaren 2an eta 3an agertu beharko dute ikertu gisa Donostiako epaitegietan. Kasuarekin lanean ari diren abokatuek, gainera, ez dute baztertzen datozen egunetan zitazio gehiago iristea.

Ciudadanosek apirilaren 14an eman zuen mitina Errenterian. Tentsio uneak izan ziren manifestairen, Ciudadanoseko militanteen eta Ertzaintzaren artean. Poliziaren kargak ere izan ziren.

Gipuzkoako Fiskaltzak maiatzean ireki zuen manifestarien aurkako ikerketa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ciudadanos Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Albert Rivera