Politika -

Katalunia

Tsunami Demokratikoak azaroaren 9an egingo du mobilizazioa, hausnarketa-egunean

'Egin dezagun hausnartzea' goiburupean egingo du, azaroaren 10eko hauteskundeen bezperan.

Tsunami Demokratikoa hausnarketa-egunean mobilizatuko da. Argazkia: EFE.
Tsunami Demokratikoa hausnarketa-egunean mobilizatuko da. Argazkia: EFE.
Tsunami Demokratikoa hausnarketa-egunean mobilizatuko da. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tsunami Demoktratikoak mobilizazioa egingo du azaroaren 9an, alegia hauteskunde orokorren bezperan, hausnarketa-egunean, 'Egin dezagun hausnartzea' goiburupean.

Twitterren idatzitako mezu baten bidez (Europa Pressek jaso du), plataformak, ostegun honetako lehen orduan, kartel bat argitaratu du, aurreratzeko Espainiako Hauteskunde Batzordearen agindua ez duela beteko.

Tsunami Demokratikoak esana zuen Estatu mailako ekintza egingo zuela azaroaren 9an; hilaren 11n, 12an eta 13an ere egingo du ekintza bana, “ezusteko leku batean”, eta bosgarren mobilizazio bat ere du aurreikusita, abenduaren 18rako. Azken egun horretan, Bartzelonan, Bartzelona-Real Madril partida jokatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Politika Hauteskunde orokorrak Espainian Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako prozesua zuzenean