Politika -

Eusko Alkartasuna

Eba Blancok alderdia 'batzea' jarri du helburu, idazkari nagusi izendatu berritan

Eusko Alkartasuneko buruzagi berriak nabarmendu duenez, badaki zein den "alderdi barruko egoera" eta hura konpontzeko lan egingo du.

Blanco, adierazpenak egiten, idazkari nagusi izendatu berritan. ETBko bideo batetik aterako argazkia
Blanco, kazetarien galderei erantzunez, idazkari nagusi izendatu berritan
Eba Blancok alderdia 'batzea' jarri du helburu

1:09

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eba Blanco izendatu dute Eusko Alkartasuneko (EA) idazkari nagusi berria. Izendatu berritan egindako lehen adierazpenetan, alderdi barruko egoera dela eta "oso kezkatuta" dagoela aitortu du, baina "ilusioz" ekingo diola erantsi du, "alderdia batzea" helburu hartuta

Blanco (Amurrio, 1973) EAren Idazkaritza Nagusirako hautagai bakarra zen, Maiorga Ramirezen hautagaitza baliogabetuta geratu ostean.

Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenetan, "alderdia batzeko" beharra azpimarratu du sektore ofizialeko kideak. Izan ere, urak arre datoz Eusko Alkartasunan, kritikoek egindako salaketak tarteko. Maiorga Ramirez kritikoen buruak gaur nabarmendu duenez, "Blancoren izendapenak ez du zilegitasunik".

"Badakit eta kontziente naiz nolako egoeran gauden alderdi barruan, eta hori izango da nire lehen erronka: alderdi barruan dagoen kohesioa sustatzea", azpimarratu du.

Pello Urizarrek, 10 urtez EAko idazkiari nagusi izandakoak, dimisioa eman zutenean gaiztotu zen egoera alderdian. Joseba Gezuraga sektore ofizialeko kideak hartu zuen Urizarren postua, jarduneko idazkari nagusi gisa, eta gaurtik, Blanco bera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Alderdi politikoak EH Bildu EA Eguneko albisteak Albisteak