Politika -

RADIO EUSKADI

Altsasuko Gurasoak: 'Berriro gerta ez dadin ari gara borrokan'

Antxon Ramirez de Alda, Edurne Goikoetxea eta Gotzon Urrizola elkarrizketa dituzte Radio Euskadiko 'Cronica de Fin de Semana' saioan.

Edurne Goikoetxea, Antxon Ramirez de Alda eta Ander Arzak
Edurne Goikoetxea, Antxon Ramirez de Alda eta Ander Arzak
Edurne Goikoetxea, Antxon Ramirez de Alda eta Ander Arzak

play icon 14:33

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko urriaren 15ean hasi zen amesgaiztoa Altsasuko Koxka tabernan. Hainbat gaztek bi guardia zibilekin eta haien bikotekideekin liskarra izan zuten, eta horrek ondorio gogorrak ekarri dizkie gazteei. Auzitegi Gorenak bederatzi urte eta sei hilabetera arteko zigorrak ezarri zizkien zortzi auzipetuei.

Gazteen gurasoek auziaren "proportzionaltasun eza" eta "bidegabekeria" salatu dute hasieratik. Radio Euskadiko 'Cronica de Fin de Semana' saioan, hiru guraso elkarrizketatu ditu Ander Arzak kazetariak: Antxon Ramirez de Alda, Adur Raminez de Aldaren aita, Edurne Goikoetxea, Ainara Urkijoren ama, eta Gotzon Urrizola, Aratz Urrizolaren aita. Euren seme-alabekin gertatzen ari dena "berriro gerta ez dadin" ari direla borrokan ziurtatu dute.

Gorenaren epaia jakin zenetik, gaur egingo da Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko lehen ekimen handia, Nafarroako hiriburuan, Altsasukoak Aske eta Altsasuko Gurasoak plataformek deituta. Duintasunaren Martxa deitu diote ekimenari, eta besteak beste, goizeko 09:00etan bizikletaz abiatuko dira Altsasutik Iruñera, bidean geldialdiak eginez. Ekitaldi nagusia Nafarroako hiriburuan egingo da, 17:00etan. Elkarretaratzea egingo dute Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.

(Jatorrizko elkarrizketa, gaztelaniaz)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Nafarroa Epaiketak Eguneko albisteak Erreportajeak Albisteak Manifestazioak Altsasu Gazteak azken ordukoa Aitak albisteak