Politika -

EAJ

Esteban: 'Eskubideak eta eskumenak zentralizatzeko joera baten atarian gaude'

"Hodei ilunez beteriko garai politiko bat" datorrela ohartarazi du politikari jeltzaleak. "Erkidegoen esku diren eskumenak murrizten saiatuko dira", esan du.

Aitor Esteban EAJko hautagaia Tuteran (Nafarroa). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Aitor Esteban EAJko hautagaia Tuteran (Nafarroa). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Aitor Esteban EAJko hautagaia Tuteran (Nafarroa). EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Eskubideak eta eskumenak zentralizatzeko joera baten atarian gaude", adierazi du Aitor Esteban EAJko hautagaiak igande honetan, Tuteran. Nafarroa Oinez jaialdian izan da politikari jeltzalea.

"Hodei ilunez beteriko garai politiko bat" datorrela ohartarazi du EAJko zerrendaburuak. "Erkidegoen esku diren eskumenak murrizten saiatuko dira", esan du.

Zentzu horretan, "prest egon behar gara", azaldu du Estebanek. "Hemengo" ikuspegi bat duten "ahotsak beharrezkoak" izango dira, gaineratu duenez. "Autogobernua gaitasun tekniko, kudeaketa eta elkarrizketarekin defendatzeko konbentzimendu osoa izan behar dugu", azpimarratu du.

"Navarra Suma koalizioan Pablo Casadoren eskutik doazenak Nafarroako eta Euskadiko autogobernuaren aurka daude, eta hori ez da aukera bat garaiotan", erantsi du Estebanek. Estatuak Hezkuntza eta Osasun eskumenak berreskuratzea "eskatu zuen orain dela gutxi" Casadok, gogorarazi duenez.

Bestalde, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren azken epaiarekin kezkaturik agertu da jeltzalea. Zentzu horretan, erabaki judiziala "egokitzea eta zuzentzea" espero du Estebanek, "pertsona guztien hizkuntza eskubideak babestuak izateko".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Politika EAJ-PNV Nafarroa Nafarroa Oinez Hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak Hautagaiak Eguneko albisteak Albisteak