Politika -

ERABAKITZEKO ESKUBIDEA

Gure Esku: 'Manifestazioa mugarria izan da erabakitzeko eskubidearen bidean'

'Erabakitzeko eskubideak batzen gaitu, eta horretarako bidea denon artean landu behar dugu', esan du Amalur Alvarezek.

Gure Esku
Gure Esku
Gure Esku: 'Atzoko mobilizazio erraldoia mugarri da erabakitzeko eskubidearen alde'

1:28

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biharamun gozoa dute gaur Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformako kideek. Kataluniako prozesu independentistaren kontra Auzitegi Gorenak emandako epaia salatzeko mobilizazioak babes zabala jaso zuen, eta oihartzuna ere halakoa izan da.'Erreferenduma ez da delitua-Askatasuna-Erabakitzeko eskubidea defenda dezagun' lelopean, milaka eta milaka pertsona bildu ziren Gipuzkoako hiriburuan.

ETBri eskainitako elkarrizketan,  Amalur Alvarez Gure Esku mugimenduko eleduna "pozik" agertu da, eta atzokoak "mugarria" ezarri zuela ziurtatu du. "Guretzat mugarria izan da manifestazioa, burujabetzaren bidea elkarrekin eraikitzen jarraitzeko. Erabakitzeko eskubideak batzen gaitu, eta horretarako bidea denon artean landu behar dugu", esan du.

Donostian egindako mobiliziazioa ez zela "Kataluniarekiko elkartasun adierazpen bat" bakarrik izan nabarmendu du Alvarezek, "larrialdi demokratiko egoeran" gaudela salatzeko abagunea baizik.

EAJk, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk babestu zuten, besteak beste, atzoko deialdia, eta horiei guztiei dei egin die Gure Eskuk, bidea lantzen jarrai dezaten. "Atzo argi geratu zen euskal herritarren gehiengo zabal batek bere etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki nahi duela", gaineratu du Alvarezek.

Kataluniaren eta Euskal Herriaren gatazka politikoa konpontzeko bide bakarra dagoela berretsi du erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak: "erreferenduma". Auzi politikoei irtenbide politikoa ematea beste aukerarik ez dagoela esan du bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Politika EAJ-PNV Bizkaia Donostia bideoak Gure Esku giza katea EH Bildu Araba Eguneko albisteak Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Nafarroako Podemos gaur Manifestazioak Kataluniako prozesua zuzenean