Politika -

Hauteskunde orokorrak

Iruindarrek eta donostiarrek hauteskunde-mahaiko kide izango diren jakin ahal dute

Bi hiriburuetako Udalek datorren azaroaren 10erako hauteskundeetarako hautesle-errolda argitaratu dute.

Papeletas de las elecciones generales. Foto: EFE
Varias personas escogiendo papeleta para las elecciones generales
Papeletas de las elecciones generales. Foto: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko eta Donostiako Udalek hautesle-erroldaren datuak zein azaroaren 10eko hauteskunde orokorretarako mahai-kideen izenak argitaratu dituzte, Nafarroako hiriburuko Udalaren webgunean eta Gipuzkoako hiriburuko Udalaren web orrian.

Iruñean, erroldako zerrendak ez dira jendaurrean ikusgai jarriko. Informazioa ikusi nahi duenak nortasun agiriaren zenbakia eta lehen abizena erabili beharko ditu. Bertan, honako informazioa izango du eskuragarri: bere identifikazio-datuak, botoa ematera zein hauteslekutara joan behar duen, hautesbarrutia, hauteskunde-atala eta mahaia.

Halaber, 010 Herritarrendako Arreta Telefonora deituta kontsulta daiteke (948420100, Iruñeaz kanpotik edo telefono-operadore baten tarifa lauaren barruan deitzen bada).

Donostian, hauteskundetarako hautesle-zerrenda Udalaren webgunean kontsultatu dezakete herritarrek. Hautesle-zerrendako inskripzioak ezagutzeaz gain, kontsultak aukera ematen die botoa eman behar den hauteskunde-eskola eta mahaikide bezala izendatua izan diren ezagutzeko.

Datu horiek izateko, beharrezkoa izango da NAN zenbakia eta jaiotze-data sartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala albisteak Politika Donostia argazkiak Iruñea Gipuzkoa Nafarroa Europako hauteskundeak Hauteskunde orokorrak Gizartea Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskunde Orokorrak Emaitzak EAEko eta Nafarroako Udal eta Foru Hauteskundeak emaitzak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak