Politika -

Altsasuko auzia

Mobilizazio ugari Altsasuko auziaren ebazpena salatzeko

Milaka pertsona atera dira kalera Euskal Herri osoan "injustizia"tzat jotzen dutenaren aurka protesta egitera.

Elkarretaratzea Iruñean. Argazkia: EITB
Elkarretaratzea Iruñean. Argazkia: EITB
Milaka lagun Iruñeko kaleetara irten dira Altsasuko gazteen askatasuna exijitzeko

1:13

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka pertsona atera dira gaur kalera Euskal Herriko hiri eta herrietan Auzitegi Gorenak Altsasuko gazteen inguruan eman zuen ebazpena salatzeko. Gorenak espetxeratzea berretsi zuen, nahiz eta zigorrak apur bat arindu.

Ehunka pertsonak parte hartu du Iruñeko alde zaharreko kaleak zeharkatu dituen manifestazioan, hainbat gazte kolektibok dietuta.

"Etxera, altsasukoak aske. Stop muntaia poliziak" zioen pankartaren atzean abiatu dira udaletxeko plazatik, alde zaharreko kaleak zeharkatu, eta hasiera puntuan amaitzeko.

Udaletxeko plazara iritsi direnean agiri bat irakurri dute, eta gogor salatu dute "Altsasuk bizi izan duen muntaia politiko, judizial eta mediatikoa". Horren harira, argi adierazi dute ez dutela onartuko zortzi gazteen absoluzioa ez den ebazpenik.

Altsasuko herria "kriminalizatua" izan dela eta prozesu judizialean "irregulartasunak" izan direla ere kritikatu dute.

Elkarretaratzea Donostian, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko

Elkarretaratzea Donostian, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko
Elkarretaratzea Donostian, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko
Elkarretaratzea Donostian, Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko

1:01

Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko, elkarretaratzea egin dute Bilbon

0:55
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilbo Donostia Iruñeko bideoak Nafarroako albisteak Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Altsasu Gazteak gaur