Politika -

Katalunia

'Ametsa ez zapuzteko aukera aprobetxatzea' eskatu die Torrak alderdiei

Hauteskundeak aurreratzeko unea ez dela uste du Generalitateko presidenteak, baina 'proces' auziaren epaiak "ziklo aldaketa" ekar dezake.

Quim Torra Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE/Susanna Saez
Quim Torra Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE/Susanna Saez
Quim Torra Generalitateko presidentea. Argazkia: EFE/Susanna Saez

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Errepublikaren ametsa ez zapuzteko aukera aprobetxatzea" eskatu die Quim Torra Generalitateko presidenteak alderdiei. Hauteskundeak aurreratzeko unea ez dela uste du, baina 'proces' auziaren epaiak "ziklo aldaketa" ekar dezake.

Vilaweb egunkari digitalean iritzi artikulu bat argitaratu du Kataluniako buruzagiak. "Kataluniarentzako askatasun etorkizun bat nahi duten alderdiei ametsa ez zapuztea" eskatu die Torrak. Erakundeetatik epaiari erantzuna emateko, Kataluniako hauteskundeak aurreratzea baztertu du agintariak.

"Etor daitezkeen hauteskundeetan pentsatzeko unea ez da", adierazi du Torrak, "hurrengo belaunaldietan" baizik; izan ere, "haiengatik hartu behar dira gaurko erabakiak". "Gure gaurko ametsen kalitatea gure seme-alaben eta iloben bizi-kalitatea baldintzatuko du", ohartarazi du.

Ametsak errealitate izateko "konpromisoa" hartzera gonbidatu ditu Kataluniako alderdiak. "Proposamen zehatzak egin guztioi konfiantza eta indarra itzultzeko", hau da, "Kataluniako Errepublika aitzakiarik eta beldurrik gabe egin behar dugu", erantsi du.

Quim Torraren hitzetan, "epaiak errefusatzeko Kataluniako gizartea berriz mobilizatzea oso litekeena da". Horregatik, protestak "beti bezala, zibismoarekin, errespetuarekin, modu baketsuan eta ausart" egiteko deia egin du.

"Izan daitezken probokazioetan ezin gara erori", gaineratu du. "Kataluniako askatasunaren etsaiek oldarkor eta zakar nahi gaituztela ikusi dugu", nahiz eta "guk borroka irabazteko modu bakarra zutunik, baketsu eta uste sendo demokratikoekin izango dela jakin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Eguneko albisteak Albisteak Pere Aragonès Kataluniako Gobernua