Politika -
III. Kongresua
Ekonomia berderako trantsizioa bideratzeko gai den alderdi bakarra dela dio Equok
Hirugarren Kongresua '#GeuGaraGreens' lelopean egin dute Donostian. "Sistema-krisiaren aurrean erantzun eraginkor eta bidezkoak ekartzeko gai den euskal alderdi bakarra gara", aldarrikatu dute.
Agentziak | Erredakzioa
"Sistema-krisiaren aurrean erantzun eraginkor eta bidezkoak ekartzeko gai den euskal alderdi bakarra gara", aldarrikatu du Equo Berdeak alderdiak III. Kongresuan, Donostian.
Bere III. Kongresuan alderdiak EAEko "espazio politiko berdearen erreferente gisan berresten du bere burua, elkartasuna, justizia soziala eta ingurumen iraunkortasunean oinarritzen diren proposamen politikoak ekarriz".
Alderdi berdeak "larrialdi klimatikoa eta larrialdi sozialaren arteko korrelazioa" azpimarratu du, eta horiei aurre egiteko "erantzun berdeak" eskaini ditu.
'#GeuGaraGreens' lelopean Donostiako Miramar Jauregian egin dute III. Kongresua. EQUO Berdeak "sistema-krisiaren aurrean erantzun eraginkor eta bidezkoak ekartzeko gai den Euskadiko alderdi bakarra da", aldarrikatu dute.
"Ekologia politikotik eta feminismotik premiazko neurri politikoak" proposatu dituzte desberdintasun sozialei eta generozkoei aurre egiteko, baita "energia, migrazio eta klima krisi berriei" aurre egiteko ere.
EQUO Berdeak alderdiak babestu eta sustatzen duen ekonomia berderako trantsizioan aurrera egiteko "Green New Deal edo Hitzarmen Berde Berria erabilgarritasun handiko lanabesa da", azaldu dute, "jada 2007an Europako Berdeek mahai gainean jarri zuten eta gaur egun Alexandria Ocasio-Cortez estatubatuar kongresistak bultzatzen duen proposamenaren ildotik". "Hitzarmen honek lanbide berdeak sortzea bilatzen du, klima aldaketaren efektuak murrizteko inbertsio publiko eta pribatuetatik eratorriak", defendatu dute.
EQUO Berdeak alderdiak trantsizio honi aurre egiteko beharrezkoa den ikuspuntua daukan "alderdi bakartzat du bere burua, eraldaketa soziala, politikoa eta ekonomiko hartzen dituen ikuspuntu integrala, atzean inor ez uzteko, justizia soziala eta ingurumen justizia eskutik baitoaz".