Politika -
A-10eko hauteskundeak
Alderdiek A10eko iragarkiak murrizteko ituna egin dute, EAJk eta EH Bilduk izan ezik
EAJrentzat, proposamena "barregarria" da, gastuaren % 10eko murrizketa ekarriko duelako. EH Bilduk ere ez du bat egin, baina akordioan parte hartzera gonbidatu ere ez dutelako egin.
agentziak | erredakzioa
Kongresuko alderdi nagusiek azaroaren 10eko hauteskundeetarako publizitatea murrizteko akordioa egin dute. Ondorioz, ez dute banderolarik jarriko udalek emandako doako eremuetan, eta ez dute kartelak edo bestelako propaganda jartzeko lekurik kontratatuko.
PSOEk proposatutako akordioarekin bat egin dute PP, Ciudadanos, Podemos, Vox, ERC, JxCat eta Compromis alderdiek, eta EAJk bakarrik esan du ez duela sinatuko. EH Bilduri, berriz, akordioan parte hartzeko gonbidapenik ere ez diote egin, eta, ondorioz, ezin izan du bere jarrera publiko egin.
Itunetik kanpo geratzen dira kanpainaren hasieran, doako eremuetan, itsasten diren kartelak eta pankartak.
2016ko hauteskunde orokorretarako kanpainan, 2,4 milioi eurotik gora gastatu zituzten kartelak eta banderolak jartzen, nahiz eta PSOEk, Podemosek eta EH Bilduk zentimo bat bera ere ez gastatu.
EAJk iragarri du ez duela itunarekin bat egiten "barregarria eta demagogikoa" iruditzen zaiolako gastuaren % 10 murriztuko duen neurria. Gainera, erkidego mailako alderdiei kalte "zuzena" egiten diela iritzi dio.