Politika -
U-1
Manifestazio jendetsua Bartzelonan erreferendumaren urteurrenean
Manifestariek oihukatu dute ez dutela ahaztuko eta barkatuko 2017ko urriaren 1eko erreferendumean gertatutakoa.
agentziak | erredakzioa
Milaka pertsonak parte hartu dute gaur arratsaldean Bartzelonan egindako manifestazioan, urriaren 1eko erreferendumaren bigarren urteurrenean; eta orduan gertatutakoa ez dutela ez ahaztuko ez barkatuko oihukatu dute.
ANCk antolatutako manifestazioa 19:00etan hasi da, Catalunya plazan, eta Gracia pasealekutik aurrera egin du Europako Batzordearen egoitzara bidean.
Manifestazioaren buruan zeramaten pankartak "Egin genuen eta irabazi genuen" zioen, erreferendumaren hautetsontziaren irudiarekin batera.
Manifestariek preso politikoak askatzearen aldeko eta okupazio indarren aurkako leloak ere izan dituzte ahotan.
Gainera, "ebazpena gure garaipena da" oihukatu dute, Auzitegi Gorenak 'proces'aren inguruan datozen egunotan emango duen ebazpenaren harira.