Politika -

MEMORIA HISTORIKOA

78ko sanferminetako biktimen omenezko plaka berria jarri dute, azken erasoen ostean

Gogoan izeneko eskulturaren plakak hainbat eraso jasan ditu azken asteotan eta Nafarroako Gobernuak berria du. Gaur, 'Sanfermines 78 gogoan' elkarteak ekitaldi hunkigarria egin du bertan.

Plaka berriaren inaugurazioa gaur, Iruñean. Argazkia: Sanfermines 78 Gogoan
Plaka berriaren inaugurazioa gaur, Iruñean
Plaka berriaren inaugurazioa gaur, Iruñean. Argazkia: Sanfermines 78 Gogoan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berrehun pertsona inguru hurbildu dira gaur eguerdian Iruñeko Orreaga etorbidera, 1978ko sanferminetako biktimak oroitzeko Gogoan izeneko eskulturaren plaka berriaren inauguraziora.

Azken asteetan behin baino gehiagotan eraso egin diote plakari eta berri bategatik ordezkatu dute orain. Nafarroako Gobernuak jarri du plaka berriz, Foru Erkidegoko "memoriagune" izendapena baitu eskulturak eta 'Sanfermines 78 gogoan' elkarteak antolatu du gaurko ekitaldia.

Aurreskua dantzatu dute eta zanpantzar bat, fanfarrea, peñak, txistulariak eta Mane abeslaria ere izan dira.

Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Joseba Asiron Iruñeko alkate ohia izan dira, besteak beste,  ekitaldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Nafarroa Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala Memoria Historikoa