Politika -
PP
Iñaki Oyarzabal: 'Javier Gomez bitartekari fidagarria izan da beti'
EAEko PPren ustez, Ciudadanos Euskadiren baitan desadostasunak egon dira Vascos Suman marka sortzeko, baina Javier Gomez Cs Euskadiko bigarrena bitartekari ona izan dela adierazi du Oyarzabalek.
Radio Euskadi | eitb.eus
EAEko PPren eta Ciudadanosen arteko Vascos Suman markaren sorkuntzak porrot egin du, Albert Riverak kargugabetu baitu Javier Gomez Cs Euskadiko bigarrena eta elkarrizketetarako bitartekaria. Luis Gordillo Cs Euskadiko bozeramaileak bizkarretik jardun izana egotzi dio Gomezi.
Iñaki Oyarzabal Arabako PPko idazkari nagusiak Radio Euskadiko Boulevard saioan azaldu duenez, "ez dugu makur jokatu Ciudadanosekin. Ez genekien Gomez bere kasa zebilenik, hautagai askok elkarrizketen berri baitzuten, eta gehiengoaren babesa zuela ulertu genuen".
Oyarzabalen esanetan, Gomezek "behin baino gehiagotan errepikatu zuen zuzendaritza nagusiaren baimenik gabe akordiorik ez zela egongo". Oyarzabalen ustez, desadostasunak izan dira alderdiaren baitan eta Gomez aldez aurretik ere bitartekari ona izan dela azaldu du.